Thumbnail
Title: 
Corbeaux
Programme: 
Prototipoak. International Biennial of New Artistic Forms
Date: 
31-05/01-06/02-06-2018
Place: 
Atrium of Cultures, floor 1
Isozaki Towers
Plaza Nueva
Artist(s): 
Ouizguen, Bouchra
Produced by: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Type: 
Performancea
Tags: 
Zirrarak eta sentimientuak
Dantza
Summary: 
Corbeaux («beleak» edo «belabeltzak») lanean, Bouchra Ouizgenek sekulako esperientzia eskaintzen digu. Bere egoera naturalean bizi den eskultura baten antza duen performance lan batekin, koreografo marokoarrak antzerkikoak ez diren espazioak erabiltzeko duen nahia adierazten du lan honek. Beltzez jantzitako emakume horda bat isilik mugitzen da leku batetik bestera, haien oihu eta astinaldiek denboraren eta espazioaren edozein nozio desagerrarazi baino lehen.
Horren ondoriozko esperientzia intimoa eta unibertsala da aldi berean, eta jatorriari eta hasierari lotutako emozio biziak pizten ditu ikuslearengan. Bere eraginak gure baitan dirau, zorabio eta neke sentimendua utziz, bidaia oso luze bat amaitu berri bagenu bezala.
IX. eta XII. mendeetako persiar literaturan oinarrituta, Bouchra Ouizgenek bere interesa gizon edo emakume nomaden figura eta haien efusio jakintsuak komunitatean gertatzen ziren garai honetan jartzen du. Trantze-gau luzeei buruzko haurtzaroko oroitzapenak mugimenduan eta inbuidatan dauden figura horien bidez biltzen dira, Marrakesh eskualdeetako «Isawa» eta «Hmadcha» erritualekin.
2014ko Arte Garaikidearen Biurtekoan Marrakexeko tren-geltokiko sarreran lehen aldiz interpretatua, hasiera batean performance puntual gisa diseinatu zen obra hau hainbat herrialdetan aurkeztu da (Belgika, Alemania, Libano, Frantzia, EE.UU…). Interpretatu den leku bakoitza aurrekoa bezain atipikoa da, eta publikoa beti hurbil egoten da.
Description: 

Sorrera: Corbeaux 2014
Kontzeptua, zuzendaritza artistikoa: Bouchra Ouizguen
Interpreteak: Kabboura Aït Hmad, Fatima El Hanna, Halima Sahmoud, Fatna Ibn El Khatyb, Khadija Amrhar, Zahra Bensllam, Malika Soukri, Hasnae El Ouarga
Administración: Mylène Gaillon
Ekoizpena: Company O / Marokoko Institutu Frantsesaren babesarekin. 2014ko otsailean Marrakecheko Biurtekorako sortutako lana.
Related activities: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2018)
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak