Cuarteta-k "inauterietako laukote" baten entsegua egiten du, dantzaren eta cantearen bidez. Cádizko inauteri-talde jator horretan, kideak inoiz ez dira lau izaten, hiru edo bost baizik.
Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma La Carbonerak eta Eva La Lebrik atzerantz dantzatzen, atzerantz kantatzen eta atzerantz barre egiten dute. Eta hori guztia egiten dute, obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituztela. Errepertorio tradizionala dute, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastua, kontrakoa, antagonista.
"Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik", azaldu du artistak.
Rosario Toledok Inma La Carbonera eta Eva Ruiz La Lebri ditu agertokian. Flamenkoaren tradizioko bi emakume kantari dira, eta jakin-minaz eta prestasunaz laguntzen dute, haiek dakitena proiektu honen zerbitzura jartzen. Bertan, Cádizko inauterietako umorea ikertu dute, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzarekin.
Deskribapena:
Zuzendaria: Rosario Toledo Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Idoia Zabaleta (Azala) Dantza: Rosario Toledo Cantea: Inma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri” Jantzien inputa: Carlos DíezCarlos Díez Kanta-idazlea: Eva Tubío (aportación mujer eta carnaval) Argien diseinua: Antonio Valiente Zuzendaritza teknikoa/soinua: Manu Meñaca Fotografia: Carmen Kahlo Bideoa: Calde Ramírez Laguntza: Pedro G. Romero Ekoizpen-kudeaketa/banaketa: Antonio Juan Giménez (TheOSBmusic) Ekoizpena: Rosario Toledo, Azala & The One Step Beyond (TheOSBmusic) Sorkuntzako egonaldiak: Azala (Lasierra), Espacio Silvestre (La Muela), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao (Bilbo), Garallón (Ozaeta). Egonaldi teknikoa: In Progress Flamenco Festival (Torrox)