Thumbnail
Titulua: 
Swimming Pools
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2022-02-24
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Sleepwalk Collective
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Antzerkia
Etiketak: 
Nortasuna
Kultura garaikidea
Antzerki esperimentala
Laburpena: 
Iara Solanok eta Sammy Metcalfek osatzen duten eszena garaikideko Sleepwalk Collective konpainiak bere azken sorme-proiektua aurkeztuko du: Swimming Pools. Desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena.
Bideo-joko retro baten goranzko mailen antzera antolatutako irudizko igerileku batzuen bidez, bakarrizketa intimoen sekuentzia batek gainezka egiten du; eldarnioa eta errebelazioa banatzen dituen ertz finaren gainean orekatutako bakarrizketak dira denak. Bakarrizketa-erako epifania horien isuri-izaera malenkoniatsuak, konpainiak bereizgarri dituen poesia bisual eta testualarekin eta soinu- eta argiztapen-mailako diseinu hipnotikoarekin uztartuta, kontrapuntu konplexua eskaintzen die bideo-joko konbentzionaletako balio matxistei eta garaileei.
"Eszenan dauden lau emakumeen ahots eta gorputzen bidez protagonistek beren aitorpenak xuxurlatzen eta gauzatzen dituzten heinean, igerilekua bera utopia artifizial moduko baten modura irudikatzen da berriro, miniatura neurriko paradisu gisa, estasirainoko mirariz eta fabrikako edertasunez betetako leku", azaldu dute konpainiakideek. XXI. mende hasierako deabru partikularren aurkako borroka: kapitalismo bihozgabea, maskulinotasun toxikoa, aspermen zibernetikoa eta neke emozionala.
Konpainiaren lanaren barruko fase berri batetik abiatutako proiektua da, elkarlaneko lehen hamarkada definitu duten eskala txikiko sorkuntzaren berezko lo-fi eta diy estrategietatik urrunduta, asmo puztuagoko praktika eta egitura handiagoak eta hedatzaileagoak erabiliz.
Deskribapena: 

Antzezleen zerrenda: Camilla Vecco Haddad, Iara Solano Arana, Nhung Dang eta Rebeca Matellán
Testuak: Sammy Metcalfe eta antzezleak
Jatorrizko musika: Sammy Metcalfe
Koreografia: Alice Tatge eta antzezleak
Argiak: Alex Fernandes
Jantziak: Jorge Dutor
Espainiako ekoizpena: Iara Solano Arana
Swimming Pools Madrilgo Teatro de La Abadiaren eta Valladolideko Teatro Calderónen arteko koprodukzioa da, eta babesle ditu Eusko Jaurlaritza , Londresko Battersea Arts Centre, Bartzelonako Graner, Arts Council England eta Shift Key-Europa Creativa.
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak