Aimar Arriola komisarioak Az Bazkidea - AZeko ikertzaile elkartua gisa garatzen duen ikerketa-proiektua da Un deseo de forma. Hainbat artistarekin hitz egitea da ikerketa honen metodologia nagusia. Parte-hartzaileek testu-formatuko elkarrizketak eta ekoizpen iragankorrak egiten dituzte.
Deskribapena:
Lehenbiziko gonbidatua Manu Arregui artista da, Estatuko ikus-entzunezkoen giltzarrietako bat. Bideo-sorkuntzako eta eskulturako lanetan 3Dko animazioa aplikatzen aitzindaria izan zen, eta haren lanak gorputzaren politikei eta arauez kanpoko identitateei buruzko gogoeta du ardatz.
Aurkezpenean, Dogartzi Magunagoicoechea artistak horretarako prestatutako elementu eszenografikoa izango da (Bilbo, 1991). Elementu hori Un deseo de forma proiektuko ekintza publikoetan errepikatuko da.
Proiektuaren lehen aurkezpen hau hitzaurre gisa pentsatuta dago, ikerketaren abiapuntuak eta asmoak partekatzeko.