Thumbnail
Titulua: 
Uhina gogoan. Idazketaz, irudiaz, keinuaz eta gorputzaz
Data: 
2023-10-10
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Hizlaria(k): 
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Sinposioa, jardunaldia eta hitzaldia
Etiketak: 
Komisariotza
Irudiak
Images
Idazkera
Laburpena: 
Isabel de Naveránek mintegi hau proposatzen du, 2021 eta 2023 bitartean Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa lantzen ari den Uhina gogoan proiektuaren barruan. Idazketaz, irudiaz, keinuaz eta gorputzaz azpitituluarekin, mintegi honek, jardunaldi batean, hitzaldiak, elkarrizketak eta proiekzioak eskainiko ditu, eta horiek hurbilduko gaituzte Naveránek arte, filosofia, arkitektura eta dantzaren esparruan aritzen diren solaskide konplize batzuekin izandako korrespondentzietara.
Uhina gogoan 1926an Virginia Woolfek Vita Sackville-West-i bidalitako gutun batean oinarrituta Isabel de Naveránek egiten ari den ikerketa-gune baten izena da. Gutunean, idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen du Woolfek. Prozesua olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina itsas zabalean hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen den. Idazten duenaren zeregina, Woolfek dioenez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta gogoan finkatzen den bitartean. Soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa.
Hizlariak: Lorea Alfaro, Marie Bardet, Emanuele Coccia, María García Ruiz, Isabel de Naverán, Andrea Soto Calderón.
Deskribapena: 

EGITARAUA

  • 11:30-12:00h - Uhina gogoan. Isabel de Naveránen hitzaurrea
  • 12:00-13:00h - Keinuz mundua egitea. Marie Bardeten hitzaldia
  • 13:00-14:00h - Tsukubarako bidea (paisaia autoimmuneak). María García Ruizen hitzaldia
  • 14:00-15:00h - Hiru aldeko elkarrizketa Marie Bardet, María García Ruiz eta Isabel de Naveránen artean
  • 17:30-18:00h – VVV. Lorea Alfaroren hitzaurrea
  • 18:00-19:00h - Imajinazio materiala. Andrea Soto Calderónen hitzaldia
  • 19:00-20:00h - Bikitasun kosmikoa. Emanuele Cocciaren hitzaldia
  • 20:00-21:00h - Hiru aldeko elkarrizketa Emanuele Coccia, Andrea Soto Calderón eta Isabel de Naveránen artean
Erlazionatutako jarduerak: 
Isabel de Naverán. Uhina gogoan
Bildumetan agertzen da:
Taillerak eta hitzaldiak