Thumbnail
Titulua: 
Tractora Koop E. Kinu
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa
Data: 
2020-01-01 / 2021-12-31
Artista(k): 
Tractora Koop. E.
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Ikus-entzunezko artxiboak
Arte-sorkuntza
Idazkera
Laburpena: 
Kinu Tractora Koop. E. artisten kooperatibako Usue Arrieta eta Ainara Elgoibarrek bultzatutako eta artisten ikusentzunezko produkzioak programatzeko, ikusteko eta eztabaidatzeko plataforma bat da. Hiru hilean behingo topagune bat, artista bat bere lana erakustera gonbidatzen duena, harekin batera lan-saio bat egiteko, praktika-mota horri buruz taldean gogoeta egiteko. Proiektuak hiru parte ditu: Kinu, Lantaldea eta Distirak.
Deskribapena: 
Kinu - Artista gonbidatuaren lanaren proiekzio eta aurkezpen publikoa
  • Kinu#2:Kinu proiektua Kinu#1 saio pilotuarekin hasi zen, Elena Aitzkoa artistaren eskutik; irailean, AZko kolektibo egoiliarra zela, Kinu#2 saioa izan zen, Maddi Barber gonbidatuarekin. Ibilbide profesional labur baina sendoarekin, bere azken aurkeztu zuen, Gorria. Lakaben 16 mm-an filmatua, eta bi lanbide paraleloan ikasteko ariketa da: zeluloideko filmaketa eta artzaintza.
  • Kinu#3: Kinu#3 saioa 2020ko azaroan izan zen, Sabine Groenewegen zinemagileari eskainitakoa Odyssey (2018) lanaren estatuko estreinaldiarekin. Zinemagilearen azken lana da bera, ametsezko saiakera bat, artxiboko irudien materialtasunean sakontzen duena, irudi kolonial naturalizatuen dekonstrukzioa egiteko.
  • Kinu#4: Kinu#4 saio bikoitzea apirilean izan zen Venezuelan jaiotako espainiar zinemagile Andrés Duque gonbidatuarekin Ensayo final para utopía eta Carelia lanak proiektatuz. Bere lana espainiar ez-fikzioaren periferian kokatzen da, eta saiakera-kutsu sendoa du.
  • Kinu#5: Kinu#5 Imogen Stidworthy artistari eskaini zioten 2021ko irailean, bere soinulanen, filmen eta multimedia instalazioen aukeraketa bat erakutsiz. Haren lanek hizkuntzaren hauskortasunean sakontzen dute, hitzak ezegonkorrak diren egoerak aukeratuz, hitzak higatuz doazen edo huts egiten duten egoerak hain zuzen ere.
  • Kinu#6: 2021ko azken saioa Ute Aurand zinamgile alemaniarrari zuzenduta izan zen. Artista hau giltzarri bat da Europako 16 mm-ko zinema esperimentalean. Zinemagile, programatzaile eta ekoizle gisa egin duen lana ezinbestekoa da Berlingo zinema alternatiboaren kultura ulertzeko, jardunean aritu baita hor 80ko hamarkadatik orain arte.

  • Kinu#7: Kinu proiektuaren zazpigarren saioa Deimantas Narkevičiusi (Utena, Lituania, 1964) eskainia dago, bere belaunaldiko artista lituaniar ospetsuenetako bat baita.

  • Kinu#8: Kinu proiektuak irailean jarraituko du Gerard Ortín Castellvíri (1988, Bartzelona) eskainitako saio batekin. Haren lana, bada, oso lotuta dago Vallvidrerarekin, bere sentikortasun artistikoa sortu eta egituratu zen tokiarekin.

  • Kinu#9: Laia Estruchek esparru bikoitzean aurkeztuko du Crol (moll) EszenAZen –arte eszenikoen denboraldian– eta Kinu#9-n.

Lantaldea - artista gonbidatuak zuzendutako saio bat lantalde egonkor batekin

  • Lantaldea#2: Lantaldea#1 eta Lantaldea#2 lan-saioek filmatzea izan zuten ardatz, eta ikusentzunezko pieza bat izan zen emaitza. 16 mm-tan filmatutako pieza bat, kameran muntatua, errebelatua eta saioa egindako egunean bertan proiektatua.
  • Lantaldea#3: Saioak beste batzuen materialekin film bat egiteko ekintza izan zuen ardatz, eta Sabine Groenewegenek emandako master classetik abiatuta.
  • Lantaldea#4: Saioan Augusto Boalek inprobisazioa filmatzeko garatutako teknikak jorratu zituen. Boalek 70eko hamarkadatik garatutako metodologiak -Zapalduaren Antzerkia deitu zuenak- ulertzen du errealitatea eraldatzen duena eraldatzeko ekintza bihurtzen dela.
  • Lantaldea#5: Saioan, Imogenek Klinik und Rehabilitationszentrum Lippoldsberg proiektuan barne garatzen dituen zenbait ariketetan sakonduko zen. Klinika hori bihotzeko gaitzen errehabilitazioan espezializatuta dago, nazien bonba-fabrika zahar baten orubean.
  • Lantaldea#6: Ute Aurand-en lanaren inguruan garatutako saioa

Distirak - lantaldea eratzen duen pertsona batek testu bat egiten du Lantalde bakoitzaren esperientzia jasotzeko.

Erlazionatutako jarduerak: 
Kinu #2. Gorria. Maddi Barber
Kinu #3. Sabine Groenewegen
Kinu #4. Andrés Duque
Kinu #9. Crol (moll). Laia Estruch
Bildumetan agertzen da:
Kolektibo Egoiliarrak