Thumbnail
Titulua: 
IC AZ / Bilbao Commons
Programa: 
Resident collective programme (Amphytrion)
Data: 
2016-02-01 / 2018-12-31
Artista(k): 
Inteligencias Colectivas/Zoohaus
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Kultura garaikidea
Kultura zabalkundea
Arkitektura
Laburpena: 
Inteligencias Colectivas/ Zoohaus 2016 eta 2017an izan zen Azkuna Zentroko kolektibo egoiliarra, "IC AZ / Bilbao Commons" ekintza-ikerketako proiektua garatzeko.
2016an, Bilbao Commons jarri zuten abian, Azkuna Zentroa, Bilboko hiria eta haren ekimenak harremanetan jartzen dituen azpiegitura partekatua. 2017an, Inteligencias Colectivas/Zoohaus kolektiboak ikusleekiko harremana eta herritarrekiko bitartekotza berriz formulatzen egingo du lan, Azkuna Zentroko jarduera Bilboko zenbait auzotako espazio publikora zabaltzeko.
Deskribapena: 
Azkuna Zentroak bultzatu duen Bilbao Commons espazioa Inteligencias Colectivas IC/AZ kolektiboaren proiektuaren emaitza da, eta Kulturaren Atarian egongo da ikusgai, azaroaren 18tik abenduaren 20ra arte. Gero, 2017. urtean, Bilboko zenbait auzotara eramango da, Azkuna Zentroaren programazio luzatuaren barruan, hiriko barrutietako eragileek parte hartuta. Zentroan dagoen bitartean, jaialdien aurkezpenak, tailerrak eta bestelako jarduerak egingo dira bertan, 2016an proiektuko fase desberdinetan parte hartu duten ekimenek eta pertsonek antolatutakoak, eta, gainera, Kulturen Atariko altzarietako bat izango da, herritar guztientzat erabilgarri.

Bilbao Commons proiektuari esker, jarduerak egin daitezke espazio publikoan, euritik babesean. Altzairuzko egitura desmuntagarri bat da, moduluz eratua, eta, beraz, ondo egokitu eta ezar daiteke leku berrietan. Gainera, egoitzako altzairuak ere baditu. Altzairu galbanizatuz eginda dago, teknologia soilez, erraz muntatu, kopiatu eta bilakatzeko moduan. Bestalde, tokiko ezagutza adimendunak eta erdi-industrialak aplikatzen ditu, esate baterako, Azkuna Zentroko erakusketa zaharretako olana berrerabiliak, zurez egindako artisautza-lana, itsas olanez eratutako estalkiak.

Bilboko Inteligencias Colectivas taldeak diseinatu du espazioa, Diseinu Kolektibo Adimendunaren Dekalogoan oinarrituta; eta Herritarren Kultura Laborategien bidez abiaraziko da. 2016ko ekainean kulturaeta diseinu-arloko auzoko eragileen eta pertsonen parte-hartzeaz egindako saio irekietan diseinatu ziren biak ala biak.

Horrez gain, Bilbao Commons espazioan, proiektuaren ikerketa-fasea egongo da ikusgai: Azkuna Zentroa erabiltzen duten komunitateen azterketa, Adimen Kolektiboekin zerikusia duten 24 testuen eta kontzeptuen bilduma, eta Bilboko 8 barrutietako 30 eraikuntzako konponbide eta 23 ekimen "adimendunen" dokumentazioa eta grafiatua. Hain zuzen, hauek: ekonomia sozialeko ekimenen eta enpresen auto-antolakuntzako sistemak; besteak beste, Masustegi, Otxarkoaga eta Zorrotzaurre auzoetako parte-hartzean oinarritutako eraikuntzako edo aktibazioko prozesuak; tokiko materialak erabiltzen dituzten edo Bilboko inguruneko egoera berezietara egokitzen diren eraikuntzak; eta ekimen publiko, pribatu eta komunitarioen arteko elkarlanak hirian proiektuak garatzeko.
Bildumetan agertzen da:
Kolektibo Egoiliarrak