Utopia berri bat irudikatuz
2019ko abenduan, Paul B. Preciadok hitzaldia eman zuen Parisko l’École de la Cause Freudienne-ren jardunaldietan bildutako hiru mila eta bostehun psikoanalistaren aurrean. Franz Kafkaren testuari berriz helduz — non giza hizkuntza ikasi duen tximino bat zientzialarien akademia bati mintzo zaion—, Paul B. Preciado gizon trans gisa eta genero ez-bitarreko pertsona gisa mintzo zaio psikoanalisten batzarrari, alde batetik, psikiatriaren, psikologiaren eta psikoanalisiaren egiturazko indarkeria salatzeko, homosexual, trans, intersexual edo genero ez-bitarrekotzat hartzen diren pertsonei dagokienez, eta, bestetik, psikoanalisiari gonbit egiteko gaur egungo genero- eta sexu-mutazioetara ireki dadin. Emaitza bakarrizketa bat da, aldi berean intimoa eta politikoa, eta psikoanalistei ez ezik, guri mintzo zaigu, aldaketa onartzeko eta utopia berri bat irudikatzeko dugun gaitasunari.
Yo soy el monstruo que os habla ez da obra bat, ezta testu baten antzerki-egokitzapen bat ere. Zerbait desberdina da, egileak dioenez. Hainbat ahotsetara egindako testu bat da, harekin hitz-komunitate bat sortzen saiatzen da, eta agerian uzten du antzerkiari buruz interesatzen zaiona: gorputz bat adierazle publiko bihurtzeko aukera; naturalizatuak izan diren beste espazio batzuk nola interpelatu ditzakeen. Paul B. Preciado Cabello/Carceller artisten “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketaren komisarioa da. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok ekoitzi, eta 2022ko martxotik irailera bitartean izan zen ikusgai.
Deskribapena:
Ekoizpena: ElenaArtesescenicas Antzezleen zerrenda: Paul B. Preciado, Bambi, Victor Viruta, Andy Díaz, Fabi Hernández Testua eta zuzendaritza: Paul B. Preciado Lankidetza artistiko eszenikoa: Tanja Beyeler eta Natalia Álvarez Simó Laguntzaile artistikoa: Alexandru Stanciu Koordinazio teknikoa: Béla Nagy Ekoizpena: Elena Martínez – ElenaArtesEscénicas, Conde Duque Kultura Garaikideko Zentroaren lankidetzarekin. Argiteriaren diseinua: Paco Ariza eta David Checa Koordinazioa: Gabi Belveder Gestio-ardura: Conde Duque, Gema Monja Esker onak: Luis Luque, Carlota Ferrer, Jessica Velarde, Equipo CCC Conde Duque eta Madrilgo Udala