Thumbnail
Titulua: 
Comic soon
Programa: 
Komikigintza Nazioarteko Egoitza
Data: 
2024-03-19 / 2024-06-09
Lekua: 
Mediateka. Galeria
Artista(k): 
Blumen, Lisa (1994- )
Mengual, Fran
Sévigny-Vallières, Pascale
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image - Angoûleme
La Maison De La Litterature - Quebec
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Komikiak
Laburpena: 
Comic soon-ek Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières-en sormen-prozesua erakusten du, haiek baitira 2024ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldiko artistak. Era askotako narrazio-tekniken eta unibertso grafikoen bidez, erakusketak ibilbide bat egiten du haien iraganeko, oraingo eta etorkizuneko proiektuetatik.

Sorkuntzari Laguntzeko Programaren barruan, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok ekimen hau egiten du, Quebeceko Maison de la Littérature-rekin eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’image-rekin batera.

Edizio bakoitzean hiru artista aukeratzen dira, bat zentro bakoitzeko, eta hiru egoitzetan dute egonaldia, elkarren segidan: Angulema, Bilbo eta Quebecen. Beste zentro batzuk ezagutzeak, norberaren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko.
Deskribapena: 
Hainbat narrazio-teknikaren eta unibertso grafikoen bidez, Comic soon erakusketak Mengual, Blumen eta Sévigny-Vallières-en iraganeko, oraingo eta etorkizuneko proiektuak aztertzen ditu. Kasu bakoitzean hogei bat lan erakusten dira, eta horien artean dagoeneko argitaratuta dauden marrazkiak, olerkiak eta komikien inpresioak daude.

Egoitza honen esparruan, Pascale Sévigny-Vallièresek aurrera jarraitzen du osasun mentalaren inguruan hasitako ikerketa eta sorkuntza-lanarekin. Los Hurluberlus komiki poetikoaren proiektu bat da, eta pertsonaiak beldurgarriak eta, aldi berean, maitagarriak dira. Bertan, errealitatearekin kontaktua galdu duen pertsona baten ibilbidea kontatzen du, krisialdiarekin hasi eta suspertzen den arte.

Erakusketa honetan, Lisa Blumen-ek Avant l'oubli (L'employé du moi, 2021) eta Astra Nova (L’employé du moi, 2023) izango ditu ikusgai, bere azken komikietako bi. Haietan, modu original, sotil eta ñabartuan, zalantzan jartzen ditu emakumearen lekua eta bizitza birtualarekin dituen loturak. Horrez gain, Le sanglier proiektua sortzeko prozesua ere azaltzen du, hori lantzen ari baita Komikiaren Nazioarteko Egonaldian.

Fran Mengualen obran, lerro garbien eta kolore sintetizatuen narratzaile kostunbrista eta onirikoa, dena da erreala eta fikzioa. Denbora eta mamuak dira bere obraren protagonistak, eta hauek beldurra dute, krudelak dira, biktimak dira, isilik daude eta batzuetan ahaztu egiten dira.

Denbora eta mamuak funtsezkoak dira bere obran. Hala nola Alshibha eleberri grafiko berriko protagonista (hassania hizkuntzan Alshibha hitzak mamu esan nahi baitu). Pertsonaia aberrigabe honek administrazio-isiltasuna jasan du hainbat urtez, Espainiako nazionalitatea lortzen saiatu den bitartean, baina bere lurrera ere ezin da itzuli, Mendebaldeko Saharako herriarentzako Tindufeko errefuxiatuen esparruetara. Inork onartzen ez zaituenean, nor zara?
Erlazionatutako jarduerak: 
Komikigintza Nazioarteko Egoitza (2023-24)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak