Thumbnail
Titulua: 
Elipsiak 2017
Programa: 
Elipsiak. Arte eszenikoen zikloa
Data: 
2017-05-20 / 2017-11-30 / 2017-12-14
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Fernández, Beatriz
Granato, Thiago
Soto, Olga
Komisarioa(k): 
Naverán, Isabel de (1976- )
Formatua: 
Jaialdia
Etiketak: 
Dantza garaikidea
Dantza - Historia
Gorputz-hizkuntza
Laburpena: 
Azkuna Zentroak aurrera egingo du Isabel de Naveránek koordinatzen duen arte eszenikoei buruzko 'Elipsiak' zikloarekin, 2016an abian jarritako ziklo honek 2018ra arte iraungo baitu.

Elipsiak zikloak kontzeptualki zehaztutako ikuspegi jakin batetik jartzen ditu harremanetan gaur egungo sorkuntza-lan eszenikoak. Gainera, ikuskizun bakoitzaren ondoren, elkarrizketa irekia abiarazten du, gonbidatutako artisten eta bertaratutako ikus-entzuleen artean, hala nahi duenak obran areago sakontzeko edo dituen iritziak partekatzeko aukera izan dezan.

Elipsiak zikloaren lehen edizioan bildu ziren proposamen garaikideak hizketan aritzen ziren beste garai historiko batzuetako figurekin. 2017ko edizioan, berriz, zikloak zuzen helduko dio dantzari berez dagokion auzi bati: ezagutza koreografikoaren gorputz-transmisioari.

Zikloa maiatzaren 20an hasiko da, Jone San Martín koreografoaren ‘Legítimo/Rezo’ hitzaldiarekin eta soloarekin. Gero, azaroan izango du jarraipena, Thiago Granatoren 'Trança’ lanarekin; abenduan, Bea Fernándezen 'Ese lugar entre’ izango dugu ikusgai; eta 2018ko urtarrilean, azken piezak emango dio amaiera bigarren edizioari.
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak