Thumbnail
Titulua: 
La ola en la mente
Data: 
2024
Egilea(k): 
Naverán, Isabel de (1976- )
Diseinua: 
G. Ibáñez, Raquel (1989- )
Argitaratzailea: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Argitalpena
Etiketak: 
Artea eta literatura
Literatura-sorkuntza
Laburpena: 

Virginia Woolfek dioenez, «eszena batek, emozio batek, olatu bat sortzen du buruan, hitzak interpretatzeko agertu baino askoz lehenago; eta horiek idaztean [...] hori guztia berriro hartu eta landu behar da, eta, orduan, olatuak hausten duenean eta buruan finkatzen denean, hitzak egokitzen hasten dira».
Aurrera doan olatu baten irudi horrekin, zeinaren erritmo eta kadentziaren aurrean, gertaturikoa kontatzea bilatzen denean, Isabel de Naveránek hainbat egileri dei egiten die idazketaren inguruan elkarrekin hausnartzeko, praktika material gisa. Buruan olatuak Woolfen (1926ko martxoan idazleari eta haren maitale Vita Sackeville-West-i bidalitako gutun batean agertua) oharra jasotzen du, Lorea Alfaro, Marie Bardet, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Andrea Soto Calderónekin korrespondentziak ezartzeko.
Saiakeraren eta literatur kontakizunaren artean dauden testuen polifonia biltzen du liburu honek. Idazkera ahots desberdinen arteko bidegurutzetzat hartzea proposatzen du, eragiten digun horrek &mdash eszena batek, emozio batek, Woolfi jarraituz &mdash lanaren eta bizitzaren arteko harremanak nola tenkatzen dituen eta keinu batzuek hizkuntzaren mugarekin zuzenean topo egitean forma berria nola hartzen duten argitzeko.

Erlazionatutako jarduerak: 
Isabel de Naverán. Uhina gogoan
Gutun Zuria Bilbao. Berba dariola
Mediatekan: 
Gomendatutako bibliografia
Argitalpena: 
DendAZ. This is Basque Design
Bildumetan agertzen da:
AZ Argitalpenak