
- Titulua:
- Gutun Zuria Bilbao. Berba dariola
- Programa:
- Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- Data:
- 2024-03-27 / 2024-03-02
- Komisarioa(k):
- Esteban, Iñaki (1961- )Mur Dean, MaríaNuez, Iván de la (1964- )Sarasola, Beñat (1984- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Jaialdia
- Etiketak:
- Laburpena:
- Gutun Zuria Bilbao. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia urteroko topagunea da, literaturak arte garaikidearen sistemarekin duen harremanaz jarduteko."Berba dariola" izenburupean, 2024ko edizioa mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen da, hitza eta topaketa ardatz gisa hartuta.
Berba darion elkarrizketa honetan, ehundik gora sortzailek parte hartuko dute, arteen eta literaturaren, idazketaren eta irudiaren, argitaletxeen eta liburu-denden truke askotariko batean… Jaialdiaren funtsa diren praktiken eta kezken gurutzaketa batean.
Gutun Zuria Bilbaok bere edukiak zabalduko ditu aurten, publiko gazteenari zuzendutako master classekin, narrazio-forma desberdinei buruzko solasaldiekin eta praktika garaikideen artean dabilen sorkuntza artistikoaren inguruko hitzaldiekin, bertsolari, idazle, musikari eta artista bisualen eskutik. Era berean, edizio honetan Gutun Zuria +PRO hasiko da, mundu profesionalari, liburuaren kateko eragileei zuzendutako gune berria, non urtero gaurkotasuneko hainbat gai eta eztabaida zirriborratuko diren pentsamendu kritiko batetik abiatuta.
Literatura-sorkuntzaren esparru horretan, BBK-k eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok aurten ere BBK Gutun Zuria Bilbao Saria emango dute. Hirugarren edizio honetan, ohorezko makilaren formako saria Mariasun Landa idazleari (euskarazko haur- eta gazte-literaturaren berritzaile handiari) eta Juan Mayorga antzerkigileari (antzerkiak eta egileek arte eszenikoei egindako ekarpena irudikatzen duenari) egokitu zaie.
Jaialdiaren fokuak martxoaren 2an itzaliko dira, baina ez du atea itxiko, Gutun Zuria Zabalik ekimenaren bidez jarraituko baitu irekita. Letren eta letren hibridazioaren inguruko elkarrizketa-gune berria da Gutun Zuria Zabalik, eta urte osoan aktibatuko da.
Gutun Zuria Bilbaoren beste edizio hau proposamen artistikoen artxipelago bat izango da, eta horiek, hitzetik abiatuko dira, elkarrizketak eta hausnarketak sortzeko eta sorkuntza garaikidea gizarteari hurbiltzeko. - Deskribapena:
-
EGITARAUA
- Asteartea, otsailak 25
- 19:00 - BBK Gutun Zuria Bilbao sariaren banaketa: Mariasun Landa. Emanaldia: Perkusbika. Solasaldia Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta
- Osteguna, otsailak 27
- 10:00-14:00 - GZ PRO Mahaiak
- 10:00 - Master Class. Patxi Zubizarreta
- 16:00 - Solasaldia. Nobela grafikoa eta ilustrazioa (Fran Mengual, Lisa Blumen, Pascale Sévigny-Vallières)
- 17:30 - Solasaldia. Nerea Ibarzabal, Arantxa Urretabizkaia: "Etxeak eta Tabernak"
- 19:00 - Solasaldia. Rosa Montero, Gemma Ruiz: "Escribir el mundo"
- Ostirala, otsailak 28
- 10:00-14:00 - GZ PRO Mahaiak
- 10:00 - Master Class. Josune Muñoz
- 16:00 - Itzulpen tailerra. Maialen Berasategi
- 16:00 - Solasaldia. Adimen artifiziala (Jorge Carrión)
- 17:30 - Soinuzko eta ikusizko ikuskizuna "Fábula / Anti-Fábulak" (Miren Agur Meabe, Sonia Rueda, Inun)
- 19:00 - Solasaldia. Bibiana Collado, Abdellah Taia, Anna Starobinets: "La guerra y la tregua, el pasado y el futuro"
- Larunbata, martxoak 1
- 10:00 - Master Class. Hélène Vignal
- 13:00 - Proiektuaren aurkezpena "Eras" (Pablo Marte)
- 16:00 - Solasaldia. Teatros del futuro (Isaac Rosa, Natalia Balseiro)
- 17:30 - Solasaldia. Jon Mikel Euba, Txomin Badiola: "La escritura del sin-saber"
- 19:00 - Solasaldia. Lucía Lijtmaer, Brenda Navarro: "El periodismo cuenta, la ficción no inventa"
- Igandea, martxoak 2
- 11:00 - Liburuaren aurkezpena "Titiritari" (Miren Amuriza, Iñigo Astiz, Malen Amenabar)
- 12:00 - Solasaldia eta liburuaren aurkezpena "La ola en la mente" (Isabel de Naverán, Lorea Alfaro)
- 13:00 - Solasaldia. Josep María Nadal Suau, Azahara Alonso, Mar García Puig: El cuerpo cuenta
- 16:00 - Solasaldia. Teatros del futuro (Isaac Rosa, Natalia Balseiro)
- 17:30 - Solasaldia. Marta Sanz, Luis López Carrasco: "Conversación sobre la conversación"
- 19:00 - Dantza. Gaston Core: "Antes que caiga la noche"
- 20:00 - Amaiera. Sari-banaketa BBK Gutun Zuria Bilbao a Juan Mayorga. Solasaldia Juan Mayorga, Pedro Barea, Patxi Lanceros
- Erlazionatutako jarduerak:
- El libro: un ladrillo para construir la sociedad [Master class]
Maialen Berasategi. Literatura itzultzen
Josune Muñoz. Euskal literatura beste era batera
Jorge Carrión. Inteligencia Artificial
Hélène Vignal. ¿Se puede decir todo cuando se escribe para adolescentes?
Isaac Rosa & Natalia Balseiro. Teatros del futuro
La ola en la mente
Antes que caiga la noche
Gutun Zuria + PRO
Residencia internacional del cómic. "Novela gráfica e ilustración"
ERAS
- Bildumetan agertzen da:
- Gutun Zuria 2024
Dokumentazioa: