Thumbnail
Titulua: 
Zientzia frikzioa. Bizitza espezie lagunen artean
Data: 
22-11-29 / 23-02-26
Lekua: 
Lantegia 1, 1. solairua
Artista(k): 
Ptqk, María (1976- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
CCCB Centre de Cultura Contemporània de Barcelona
Formatua: 
Erakusketa
Etiketak: 
Laburpena: 

Ingurumen-biologiako eta -zientzietako azken aurrerapenek erakusten dutenez, Lurreko bizitza guztia interdependentea da. Ikuspegi horri jarraituz, bizirik dagoena organismo eta ekosistemen arteko korapilatzeekin –batzuk besteetan integratutako anizkoiztasun biziak– egindako ehun bera eta bakarra da.
Ciencia fricciónek ikuspegi-aldaketa hori esploratzen du, gaur egun ezinbestekoak diren bi emakumezko zientzialari eta pentsalariren lanetik abiatuta. Batetik, Lynn Margulis biologoa. Hark, sinbiosiak eboluzioan jokatzen duen rolari buruzko bere teoriarekin, bizitzaren historia berri baterako oinarriak jarri ditu. Eta, bestetik, Donna Haraway filosofo eta biologoa. Haren lanak ezagutza zientifikoaren eta hori munduari eta bertan hartzen dugun tokiari buruzko "kontakizunen makina" izatearen narrazio-potentzia aztertzen ditu. Beraz, izenburuaren zientzia frikzioak bi zentzu ditu, Maria Ptqk erakusketaren komisarioak azaltzen duenez. Batetik, bizitza mihiztaketa sinbiotiko handi bat bezala ikustearen ondoriozko frikzioak aipatzen ditu eta, bestetik, bestelako zientzia f(r)ikzio batzuk, pentsa daitekeena handitzen duten eta sortzen ari den interespezie-paradigman kokatzen lagunduko diguten istorio asmatu eta espekulatiboak, asmatzeko premiari egiten dio erreferentzia. "Egia bada, Harawayk eta Margulisek dioten bezala, Lur guztia bizirik dagoela, gailentasunaren mitoa baztertzeko eta berriz ere lurreko gure lagun ugariekin kontaktuan jartzeko garaia da".
Zientzia frikzioa. Bizitza espezie lagunen artean bere edukia zabalduko du AZ Irratian podkast-eko ziklo batekin. Azkuna Zentroko irratia. Artistei eta tokiko eragileei egindako elkarrizketen bidez, erakusketaren begirada paisaia, abeltzaintza, nekazaritza, onddoak edo itsas fauna eta flora bezalako gaietara zabaltzen da. Erakusketaren programa publikoak María Ptqk komisariak gidatutako bisitak eta eskola publikoekin bitartekotza-jarduerak barne hartzen ditu.

Erlazionatutako jarduerak: 
Ciencia Fricción. Vida entre especies compañeras [Podcast]
Mediatekan: 
Gomendatutako bibliografia
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak