Thumbnail
Titulua: 
Comclapompos. Usar el flujo como un cauce
Programa: 
Artista AZ kideak
Data: 
2022-10-06
Lekua: 
Auditorioa, -1. solairua
Artista(k): 
García, Miguel A. (aka Xedh)
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Kontzertua
Etiketak: 
Musika esperimentala
Musika elektronikoa
Laburpena: 
Gailu elektronikoen hondakinetatik lortutako sonoritateak erabiltzen ditu, askotan landa-grabazioekin edo tresna akustikoekin erlazionatuz, esperientzia intimo, murgiltzaile eta bizi baten bila. Forma ausartez eta kontrastez beteriko “musika”, umorez ere betea, musika elektroakustiko akademikoaren, musika industrialaren, noise-aren edo “outsider” deitutako musikaren arteko mugak zalantzan jartzen dituena.
Soinu-artistak Comclapompos. Usar el flujo como un cauce proiektua garatu du azken bi urteetan. Inguruko sinergiak bereganatzen dituen musika-konposizioko lan honek egituraren era askotako aukeretan sakontzen du. Oso esperimentala den eta elektroakustikatik hurbilago dagoen ikusmolde batetik abiatuta, Miguel. A Garcíaren musika tolestu eta hedatzen da, ahotsa, dantza, beste lengoaia batzuk eta beste sentipen batzuk jasotzeko, formaren deskonposizioa malguki gisa arakatuz. "Soinua da bitartekoa, eta niretzat jatorria da, baina ez amaiera: bitarteko horretatik abiatzen diren musikari eta artistekin lan egitearekin batera, nahi nuke beste diziplina batzuetara zabaldu, baina beti modu organikoan", azaldu du artistak.
Deskribapena: 

Elena Aitzkoa: testuak eta bideoa
Luis André: tronpeta
Alba Burgos: ahotsa
Enrike Hurtado: gitarra
Garazi Navas: akordeoia eta ahotsa
Izarne Oyarzabal: dantza
Ibon Rg: ahotsa
Fernando Ulzión: saxoak
Erlazionatutako jarduerak: 
Miguel A. García. Comclapompos. Usar el flujo como un cauce
Bildumetan agertzen da:
Musika eta soinua