Thumbnail
Titulua: 
Myself on site
Programa: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala
Data: 
2023-05-20 / 2023-06-03
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0. solairua
Artista(k): 
Erkmen, Ayse
Komisarioa(k): 
Casado, Rosa
López, Maider (1975- )
Noël, Stéphane
Pérez, Fernando
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Interbentzio artistikoa
Etiketak: 
Instalazio artistikoa
Arquitektura
Laburpena: 

Ayşe Erkmenen site specific-ak Azkuna Zentroko Atariko sarrera nagusian dauden zutabeetako batean esku hartzen du.
Ayşe Erkmenen site specific-ak Azkuna Zentroko Atariko sarrera nagusian dauden zutabeetako batean esku hartzen du; zutabeak 16 metroko tamaina du eta burdinazkoa da. Zinta berde bat zutabearen inguruan ehuntzen da, huntza baten gisa, lurretik sabairaino. Oihala artistaren izenarekin sinatuta dago, behin eta berriz errepikatuta, logo edo marka gisa. Autorretratu forma ematen dio obrari, egiletza, erreprodukzioa, identitatea eta identifikazioa jorratuz.

Hala, Myself on Site “eskultura-selfie” bihurtzen da, eta Ataria esku-hartutako zutabe bakarraren idulki. Azkuna Zentroa leku kultural espezifikoa den bezala, artistaren izenak —mezu bakar gisa— artearekiko jarrera espezifikoa ematen du aditzera, eta haren errepikapen amaigabe eta kontaezinak entropia moduko bat ezartzen du.
Erlazionatutako jarduerak: 
Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (2023)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak