Thumbnail
Titulua: 
Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa [Katalogoa]
Data: 
2022
Artista(k): 
Cabello/Carceller
Komisarioa(k): 
Preciado, Paul B. (1970- )
Diseinua: 
ferranElOtro Studio
Argitaratzailea: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Argitalpena
Laburpena: 
Argitalpen hau Cabello/Carceller kolektiboaren (Helena Cabello eta Ana Carceller) Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa proiektu artistikoaren parte da, zeina Paul B. Preciadok komisariatu eta Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok ekoitzi baitu 2021 eta 2022 artean.
Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa Cabello/Carceller-ek aurkitu zuten erretratu liluragarri bezain ezohiko batekin abiatu zen: Juan van der Hamen-ek egin zion (ziurrena) Espainiako itsas armada kolonialeko alferez gisa jantzitako Katalina Erausori 1626an, eta gaur egun Kutxa bildumakoa da. Erauso 1592an jaio zen Donostian, emakumezko sexua esleitu, eta Katalina izena eman zioten. Sarritan "moja alferez" izenez da ezagunagoa, neurri batean, bere autobiografiari esker, hor "gizon gisa jantzita" komentutik ihes egin zuen neska gazte baten abenturak kontatu baitzituen, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizatutako lurretan ibili zenarenak (besteak beste, Francisco Loyola, Juan Arriola, Alonso Díaz Ramírez de Guzmán… eta Antonio Erauso izenak hartuta).
Kolektibo artistikoak Erausoren "erretratu" berri bat egin du proiektu honetarako, eta trans pertsonaia berrien galeria batek interpelatu du. Erakusketa erretratuen galeria analogiko-digital gisa eraiki da, non Erausok (bai 1626ko erretratu historikoak eta kopia, bai Cabello/Carceller-en erretratu berria) artisten aurreko lanaren beste irudikapen batzuekin bat egiten duen, besteak beste, hauekin: Autorretrato como fuente (2001), Archivo: Drag Modelos (2007-prozesuan), Movimientos para una manifestación en solitario (2020) eta Lost in Transition_un poema performativo (2016).
Katalogo-liburuak, erakusketako lanez gain, proiektu honetarako propio ekoitzitako ikus-entzunezko piezaren gidoia eta Cabello/Carceller kolektibo artistikoaren, Paul B. Preciadoren eta Susana Vargas ikertzailearen kontakizunak ditu, kontakizun historikoaren eraikuntza queer eta trans politika garaikideekin lotzen dutenak.
Erlazionatutako jarduerak: 
Cabello/Carceller. Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa
Mediatekan: 
Gomendatutako bibliografia
Argitalpena: 
DendAZ. This is Basque Design
Bildumetan agertzen da:
AZ Argitalpenak