Roma Akademia erakusketaren parte den Taxio Ardanaz artista bisualak CREDERE OBBEDIRE COMBATTERE argitalpena aurkeztuko du. Argitalpen autoeditatua da, eta Italian, Erromako Espainiako Akademiako bekadun gisa, 2019ko urtarriletik irailera bitartean egindako material piktoriko eta artxibokoaren sorta zabala biltzen du.
Roma Akademiako artista ere baden Marta Ramos-Yzquierdorekin hizketan, Italiako egonaldian egindako lan horretaz arituko da. Argitalpen honen sorburua izan den lan-prozesu osoaz jakitun, aurkezpen hau abiaburua izango da testu kritiko bat egiteko proiektuan laguntzeko.