Maider López artistaren Personaje lana, espazio publikoan gauzatzen den ekintzaz eta honen dokumentazioaz osatzen den proiektua da. Ekintzak, 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean Bilbon egindakoa, hirian pertsonaia bat sortzea du helburu, pertsona bat espazio publikoan infiltratuz, denboran errepikatzen den eguneroko egoera bat eraginda.
Egunero, ordu berean, neska bat etxetik atera eta hiritik ibiltzen da landare bat garraiatzen. Hogeita hamar egunez ibilbide bera egiten du, banku berean esertzen da, merkatuan eta kalean espaloi berberetan zehar ibiltzen da, zebra-bide berak zeharkatzen ditu. Eguneroko ekintza, oharkabean pasa daitekeena edo hirian interferentziak eragin ditzakeena, oroitzapen bat sortuz, gurutzatzen den pertsonengan esperientzia bat sortuz, auzoko iruditeriaren zati bihurtuz.
Erakusketak 30 argazkiko bi argazki-serie ditu, bat egun bakoitzeko, bi bideo eta ekintzaren ibilbidea eta datuak biltzen dituen plano bat, bisitariak ekintza egitera, ohiko ibilbideetako pertsonaiak ikustera edo pertsona horiek benetakoak edo infiltratuak izango diren zalantzan jartzera gonbidatzen dituena.