Thumbnail
Titulua: 
Societat Doctor Alonso. Hammamturgia
Programa: 
Lanean. Prozesuetarako laguntza, 2021
Data: 
2022-05-26
Lekua: 
Lantegia 1, Kubo Baltza, 1. solairua
Artista(k): 
Societat Doctor Alonso
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Egoitza artistikoa
Etiketak: 
Dantza garaikidea
Performancea
Egoitza artistikoak
Laburpena: 
Societat Doctor Alonsok, Tomas Aragayk (antzerkizuzendaria eta antzerkigilea) eta Sofia Asenciok (dantzaria eta koreografoa) zuzendutako konpainia eszenikoak, Hammamturgia aurkeztuko du, bere azken proiektu eszenikoa, "hammamturgia"ri buruz hausnartzen duena, dramaturgiaren beste alderdi gisa ulertuta.
Egindako ikerketetan, konpainiak "kode irekia" nozioarekin lan egin du beti. «Praktikaren bidez kontzeptualki mugatzen diren barne-jarraibide edo -arau batzuekin lan egiten dugu, eta garapenean mugako espazio gisa hartzen da publikoa: harrera irekia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurgabetasunez egongo da tarte batez, kode horrek nolabait enkriptatzen baitu obraren ulermena», hausnartu du Societat Alonsok.
Ildo horretan, proiektuan ikerketa-parametro batzuk ezartzen dira barne-kode berri bat sortzeko. «Kode hori "hammamturgia" eta "giro" ideien ingurukoa da, eta aldagai aski izan beharko ditu ikusleek ulertu ahal izateko eta horiek irudimenerako lekua utzi beharko dute», azaldu du konpainiak.
Bildumetan agertzen da:
Lanean. Prozesuetarako laguntza