“Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” [Kontzertuak oro, gauero, hutsik oro] Bea Espejok komisariatutako erakusketaren katalogoa. Liburuak ibilbide bat egiten du artistaren ekoizpen osoan barrena, 90eko hamarkadaren amaierako piezak &mdashhala nola Corona (1995) eta Shaving (1997)&mdasheta orain dela gutxi ekoitzitako lanak barnean hartuta. Lau multzo tematikotan banatuta dago erakusketa: objektu eta hedadura makurrak; kitzikapena eta hutsunea; indarkeria eta zaurgarritasuna; mitoa, emakumearen sexualitatea eta itxurazko ideologia. Atzera begirako kontzeptutik urrutiratu, eta obra ezberdinen arteko zatikako elkarrizketa gisa agertzen da.