Thumbnail
Titulua: 
Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak. 2021 [Topaketa]
Data: 
2021-10-07 / 2021-12-16
Lekua: 
Mediateka. Teka 202, 2. solairua
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Topaketa
Etiketak: 
Komikiak
Eleberri grafikoa
Podcasting-a
Marrazketa
Laburpena: 
Komikteka aktibatzeko prozesuaren barruan, lehen bitartekaritza-zikloa egingo da, komiki amerikarraren, europarraren, espainiarraren eta mangaren munduko ezinbesteko figuretako batzuen inguruan. Topaketa horietan, irakurle helduen ohiko komunitateak eta publiko berriek aukera izango dute eleberri grafikoaren sortzaileen lanari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko.
Deskribapena: 
Programa

Osteguna, urriak 7, 18:30-19:30

Hugo Pratt: “La balada del mar salado”

Saio honetako solasaldiaren ardatz nagusiak izango dira Hugo Pratt, marrazkilari grafiko handienetako bat, eta Corto Maltese, komikiaren historiako pertsonaiarik gogoangarrienetako bat.

Osteguna, urriak 28, 18:30-19:30

Will Eisner: “Contrato con Dios”

Eleberri grafikoaren erreferentea den Will Eisner-i eta "Contrato con Dios" bere obrari buruzko solasaldia. New York-eko aldirietako auzo bateko eguneroko istorioak agertzen dira obran.

Osteguna, azaroak 18, 18:30-19:30

Carlos Giménez: “Paracuellos”

Carlos Giménez egile grafikoaren eta "Paracuellos" bere obraren inguruko topaketa. Eleberri autobiografikoa da, marrazkilari honen lanik onenetakotzat hartua da, eta Espainiako gerraondoko umezurtzen hezkuntza du hizpide.

Osteguna, abenduak 16, 18:30-19:30

Osamu Tezuka: “Adolf” (v.1)

Osamu Tezuka mangakari eta "Adolf" bere obrari buruzko solasaldia. Izen bera duten hiru pertsonaren istorioa da: Japonian bizi den haur judu bat, erdi japoniarra eta erdi alemana den ume bat eta Alemania naziko liderra. Haietako bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du Bigarren Mundu Gerrako gertakariei buruz.

Erlazionatutako jarduerak: 
Diálogos, historietas y bocadillos. 2021 [Podcast-a]
Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Komikia eta literatura