Thumbnail
Titulua: 
Norantz doa jabetza intelektuala?
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
Data: 
2019-05-28 / 2019-07-23
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0. solairua
Egilea(k): 
consonni
Hizlaria(k): 
Cagide Torres, Conchi
San Matías, Idoia
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Jabetza intelektuala
Jabetza intelektuala - Artea
Laburpena: 
Intangiako abokatuak eta jabetza intelektualean adituak diren Conchi Cagidek eta Idoia San Matíasek ahalegina egingo dute egile-eskubideak kalera hurbiltzeko, artistei eta herritarrei hurreratzeko; eta, horretarako, sakon aztertuko dute jabetza intelektuala, eztabaida egingo dute izan diren berritasunei eta aldaketei buruz, eta artisten eta erabiltzaileen esperientziak emango dituzte ezagutzera.
Deskribapena: 

PROGRAMAK

  • #01. Hitz egin dezagun jabetza intelektualaz (2019/05/28) - Jabetza intelektualaren gaia hurbilduko diogu dagokionari, hala artistei nola herritarrei, gaur egungo gairik eztabaidagarrienak jorratuz. Honako hauen laguntza izango dugu irratiko estudioan: Mercedes Lezaun (bitartekaria, Bitartekaritza eta Garapenerako Zentroa), blockchain teknologiako aditua eta NoLegal Tech-ekoa den Bárbara Román (dei baten bidez), thinking design bidez jabetza intelektualean aditua den Mare Blanco, eta artista eta Creative Commons-eko erabiltzaile Cesare Maglioni.
  • #02. Jabetza intelektuala, femeninoan (2019/06/25) - Jabetza intelektuala, femeninoan gaiari buruz arituko gara hurrengo saioan, emakume artistei, enpresaburuei, kultura kudeatzaileei eta langileei ikusgarritasuna emanez. Jabetza eskubideen esparruan lengoaia inklisuboa erabiltzeko aukerak aztertuz, emakumeak kulturan gaiaren inguruko ikerlanekin batera.
  • #03. Kudeaketa gurea da (2019/07/23) - Saio honetako lehen blokean egiletasun-eskubideen sistemen kudeaketa kolektiboko berritasunak azaltzen ditugu. Horretarako, honako parte-hartzaileak izango ditugu: Jokin Erkoreka (EKKI euskal kudeaketa entitatetik), Eric Jordi (UNISON kudeaketa independenteko entitatetik). Baita Marta C. Dehesa abokatua eta Ainara LeGardon artista, biak jabetza intelektualean adituak. Bigarren eta azken blokean, autogestioari aldizkatze edo eskubideen kudeaketa indibiduala aztertzen da, egiletasun-eskubide batzuen kudeaketari aukera bezala. Ainara LeGardon eta Celia Parra, auto-kudeatzen diren artistekin hitz egingo dugu, baina, Intangia Self Copyright proiektuaz edota auto-kudeaketaren sinboloaz.
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea