Thumbnail
Titulua: 
Cerca del cielo no se vive bien. Historias del éter
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion), 2018-2019
Data: 
2019-03-26 / 2019-07-23
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0. solairua
Egilea(k): 
consonni
Hizlaria(k): 
Erkizia, Xabier (1975- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Irrati bidezko zabalkundea
Kultura garaikidea
Kultura zabalkundea
Laburpena: 
"Cerca del cielo no se vive bien. Historias del éter" Xabier Erkizia gidatua, consonnik aurkezten duen irratsaioetako bat da bere consonni radio Az-rekin irrati-egorlean.
Irratiari buruzko irratsaioa. XX. mendeko hainbat pertsonaiaren bidez, ez soilik irratiak bere jaiotzatik izan dituen formak, baizik hartu ahal izan zituenak berrikusteko proposamena. Munduaren eredu berri bat planteatzeaz gain, gorputza ulertzeko moduak erradikalki aldatu zituen komunikabide baten analisi forensikoa. Azken finean, eterraren kontakizun bilduma bat, lekuan eta lekutik kontatua.
Deskribapena: 

PROGRAMAK
  • #01. Cerca del cielo no se vive bien. Historias del éter (2019/06/26) - Batzuetan entzuteko desioa nahikoa da. Mendetan zehar, munduko erlijio guztiak profitatu dira, edo gogoz erabili dute behintzat, desioaren eta entzumenaren arteko erlazioa. Eta guk, itxura batean belarritik zeharkatzen gaituzten medio eta informazioen berezko eskizofoniaren magalean jaioak, erabilera horiek zaharkituak sumatzen baditugu ere, biologikoki gure arbasoek bezala funtzionatzen dugu. Jainko hitza desio dugun bertze hitz batekin ordezkatzea nahikoa litzake. Desioak hotsik gabeko soinuak entzutera bultzatzen gaitu. Memoria eraikiekin osatzen dugu, kasu hoberenean, belarriak erdizka jasotzen duena.
  • #02. Etorkizuneko irratiaren iraganari buruz: Velimir Khlebnikov (1885-1922) (2019/04/16) - Gure etorkizunak gu bezain inperfektuak dira. Etorkizuna imajinatzea hain da gizatiarra, halakoak egiteko ariketen emaitza guztiek gizakion abileziak baino akatsak dituztela erakusten. Pentsa non geratu diren adibidez espresuki etorkizuna iragartzeko ardura bizkar-gainean hartuta zinemaren eta literaturaren bidez dedikazio handiz egindako saiakerak. Ze egutegitan geratu diren kateatuta bere garaian imajinatutako etorkizunak. Velimir Khlebnikovek (1888-1922) irrati futurista imajinatu zuen, eta nahi gabe gure etorkizuneko gaitzak asmatu zituen.
  • #03. 'Interferentziak, mamuak, desira eta beldurra (2019/05/21) - Frederic Jurgensson (1903-1987) eta Konstantin Raudive (1909-1974) EVP (Electronic Voice Phenomena) bezala izendatzen den eta orokorrean psikofonia bezala ezagutzen dugun fenomenologiaren aitak dira. Lehena artista, bigarrena sikologoa parapsikologia modernoaren praktika ohikoenetakoaren oinarri teorikoak ezartzeko batu ziren. Eterreko zaratan ahotsak entzutea eta irratia entzutea ez dira hain ezberdinak, are gehiago, praktikan gauza berbera direla erran genezake. Dikzioak, hitzak eta musikak aldatzen dira, baina sekula ez benetan aditu nahi genukeena entzuteko desioa eta beldurra.
  • #04. Gerra entzuteak gorreria eragin dezake: Armand Robin (1912-1961) (2019/06/18) - Bigarren Mundu gerrak iraun zuen bitartean gertatu ziren soinuzko liskar kontaezinek erabaki zituzten hein haundi batean, guk gaur praktikatzen ditugun entzuteko moduak. Bozgorailuak irratiak, soinuzko kanoiak edo beldurra eragiteko soinuzko estrategiak gure eguneroko (ustez) paketsuaren parte dira, nahiz jatorrian munduko ordena zalantzan jartzeko gaitasuna zuren arma sonikoak izan. Gerra orok behar ditu entzuleak eta adituak. Ehizakiak eta ehiztariak. Baita zarata hormen atzean gordetzen den izua ulertzeko gai diren zelatariak ere. Arman Robin, poeta, saiakeragilea eta itzultzailea, baina bereziki hitz faltsuaren aditua, haietako bat izan zen.
  • #05. Silvia Guerrico (1905-1983) (2019/07/23) - Jaio eta gutxira, hurrengo mende osoan iraungo zuten ahotsari buruzko politikak eutsiko zituzten parametroak ezarri zituen irratiak. Gorputzik gabeko presentzien herri eta erbeste, irratia, etengabeko laborategi eta irteerarik gabeko kaiola bihurtu zen belarri bidez zeozer alda zitekela sinisten zutenentzat. Silvia Guerrico(1905–1983), Uruguayko kazetari eta idazlea, Argentinako irratiaren hastapen goiztiarreko ahots ezagunenetakoa izan zen, eta seguruenik bere lehen biktima garrantzitsua. Beragatik esan izan zuten Emakumeak eta mikrofonoak ez dire bateragarriak.
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea