Thumbnail
Titulua: 
Titania
Programa: 
Kolektibo egoiliarrak programa (Amphytrion)
Data: 
2018-09-25 / 2018-12-18
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0.solairua
Egilea(k): 
consonni
Hizlaria(k): 
Arriaga, Tania
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
consonni
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Kultura garaikidea
Kultura zabalkundea
Podcasting-a
Laburpena: 
Titania da consonni argitaletxeak Tania Arriaga kazetari polifazetikoari eman dion programa. Oso ikuspegi pertsonal eta eszentriko batetik joz, komunikatzaile honek kulturaren, komunikazioaren, lesbianismoaren eta diruaren arteko harremanaren berri izan eta ulertuko du.
Deskribapena: 

PROGRAMAK

  • #01. Irratian kulturarekin lanean: teletipoa, kalea eta museoa (2018/11/20) - Irratian entzuten dugun edukiaren parte handia kulturari buruzkoa da eta gure gonbidatuak Kultura sailaz arduratzen dira irrati ezberdinetan. Haiek dira, ordea, edukiaren sortzaileak? Rosi Guarrotxena (Bizkaia Irratia), Ane Zabala (Bilbo Hiria irratia), Idoia Jauregi (Euskadi Irratia) kazetariei hamaika galdera egingo diegu, ekintza, egitasmo eta eragileek sortzen duten informazioaren kudeaketari buruz. Horrela, kazetari eta artista/kultur eragileen arteko harremana hobeto ulertu nahi dugu.
  • #02. Lesbianas que, crean o no, crean. Hamaika lesbiana kulturgile, bai ala? (2018/04/16) - Kultura-egoerako asaldatzaileetako asko lesbianak dira, geldirik ezin egon diren pertsonak, gauza gutxirekin antzerki, jaialdi, galeria edo editorial bat sortzen dutenak... Baina, egia al da baieztapen hori? Egia esan, probak , ikerketa kuantitatiboak falta dira intuizio hori babesteko; horregatik, Titaniaren taldeak Bilboko kaleetara jo du erantzunen bila. Hizketan aritu gara Badulake taberna-antzokiko Yolanda eta Elenkarekin, La Taller grabatu-galeriako Maite La Taller-ekin, Histeria Kolektiboa taldeko María Salazarrekin, zuzeneko musikako lorekin, eta Amaia Agirre eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.
  • #03. Alma Viva 2025 (2018/11/27) - Titania programaren hurrengo atalean, Tania Arragaren gidoia duen soinu-fikzio bat izango dugu entzungai Misión alma viva 2075. Batasuneko presidenteak eginkizun susmagarri bat egitera bidali du Marianela doktorea. Ontzi berean doaz Pineda kaboa, tenientea eta nonahi agertzen den Nerca, AI aurreratua, obeditzeko programatuta dagoena. Bollo-istorio hau ekintzez eta maitasun-harremanez beterik dago, eta bat-bateko amaiera alegorikoak harri eta zur utziko zaitu. Lagun hauek jarri diete ahotsa pertsonaiei: Elene Sustatxa (Marianela doktorea), Elena Bezanilla (Pineda kaboa), Yolanda Martínez (tenientea), Saioa Oses (Nerca), Elena Sarasola (kontroleko dorrea). Alberto de la Hoz ekipo teknikoan eta Eraitz Loiti musika-hautaketan.
  • #04. Where does our money come from? (2018/12/18) - Denok dakigun bezala, erakunde publiko ezberdinek dirua bideratzen diete eragile eta kultur proiektuei beren lana aurrera eramateko. Askotan, laguntza-ekosistema honen inguruan galderak, kezkak, segurtasunik eza eta mendekotasun handia sortzen dira. Oraingo honetan, Titaniak hiru arduradun publiko elkarrizketatu ditu, eta laguntzen diseinuan erabiltzen dituzten irizpideei eta funtzionamenduari buruz galdetu die: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko sailburua, Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia eta Augusto Paramio, Kultura eta Creativa-España bulegoko koordinatzailea (Europako Batzordea, Kultura eta Kirol Ministerioa).
Erlazionatutako jarduerak: 
consonni radio Az-rekin
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Kultura garaikidea