Azkuna Zentroaren kultura-programazioa jarduera editorialaren bidez hedatzen da, praktika artistiko garaikidea jaso eta osatzen baitu, ezagutzera eman eta zabaltzeko. Funtsa osatzen duten katalogo-liburuek Zentroan antolatzen diren artisten eta erakusketen gaineko ezagutza eta begirada zabaltzen dute. Beste argitalpen batzuk ere badira, programazio-ildoekin lotutako topaketen eta sinposioen bidez sortutako dokumentuak eta materialak biltzen dituztenak.
Gaur egun, artista-liburuen bilduma berri bat lantzen ari da, Zentroan beren lanak egiten dituzten sortzaileetako batzuekin. Gainera, urteko argitalpen bat ere lantzen ari da, programazioarekin zerikusia duten kultura-eragileen testuak eta lankidetzak biltzeko. Edizioak eskaintzen dituen sormen-aukerei erreparatuta, Azkuna Zentroko argitalpen-sailak material horiek prestatzen ditu, hainbat artista eta argitalpen-eragilerekin hitz eginez, artelan horiek euskarri fisikoan kontzeptualizatu eta presta ditzaten.