- Titulua:
- Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío
- Data:
- 2021-05-20 / 2021-09-26
- Lekua:
- Erakusketa aretoa, -2. solairua
- Artista(k):
- Aláez, Ana Laura (1964- )
- Komisarioa(k):
- Espejo, Bea (1977- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga BilbaoCA2M - Centro de Arte Dos de Mayo (Móstoles)
- Formatua:
- Erakusketa
- Etiketak:
- Arte garaikidea
Eskultura
Aláez, Ana Laura (1964- ) - Laburpena:
- Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Ana Laura Alaez artistaren (Bilbo, 1964) Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketa aurkeztu du, Bea Espejok komisariatuta. Tamaina horretako lehen erakusketa monografikoa da, jatorrizko hirian aurkeztutakoa, eta artistaren azkenaldiko lanetako batzuk erakutsiko dira, haren ibilbidearen hasierako beste batzuekin elkar eraginean. Euskal Herrian 80ko hamarkadaren bigarren erdian formatua, bere lehen lanek aurreko belaunaldiak, Euskal Eskultura Berria deiturikoak, planteatutako gaiak asimilatzeko prozesu bat adierazten dute, eta, aldi berean, genero-ikuspegiari lotutako elementu zuzentzaileak sartzen ditu, tradizionalki eskulturatzat hartutakoak alde batera utzita, prozesuko materialak eta estrategiak erabiliz. Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketak bira bat ematea eta sorburura, abiaburura jotzea proposatzen du, azken hogei urteetan artistaren obran azaldu diren gaien arrakaletan lan egiteko: gorputza idulki gisa, idulkia eskultura gisa, eskultura kanta gisa, gaua material gisa, identitatea gatazka gisa, inpostura aukera gisa. Erakusketaren izenburua bere instalazioetako batetik hartua dago eta ekitaldi baten arrastoa ekartzen du gogora, itxuraz emankorra ez den denbora horrekin, errealizazio eta desengainuen aurrean ilusio eta itxaropenekin.
- Deskribapena:
- Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaon aurkezten den erakusketak zabalago garatzen du Madrilgo CA2M zentroan erakutsi zen titulu bereko proiektua, 2019ko azarotik 2020ko urtarrilera bitartean ikusgai izan zena. Lau ataletan egituratzen da:
- Objektu eta estentzio doilorrak
- Exzitazioa eta hutsunea
- Indarkeria eta zaurgarritasuna
- Mitoa, emakumearen sexualitatea, kamuflajearen ideologia
- Erlazionatutako jarduerak:
- Ana Laura Aláez & Bea Espejo. Elkarrizketa
Ana Laura Aláez & La Ribot. Elkarrizketa
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2021) - Argitalpena:
- Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío [Katalogoa]
- Bildumetan agertzen da:
- Erakusketak
Dokumentazioa: