- Titulua:
- 3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa (2013)
- Programa:
- 3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa
- Data:
- 2013-05-18 / 2013-05-31
- Artista(k):
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Nazioarteko topaketa
- Etiketak:
- Arte eszenikoak
Performancea - Laburpena:
- Arte eszeniko tradizionalak etengabe berrikusten ari dira. Formatuak eta eszenotakiak aldatzen dira eta testuinguru horretan AlhóndigaBilbao-k ohizkoak ez diren proposamen ezberdinak bilduko ditu 3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketan. Gaur egungo sortzaile eszenikoei zuzendutako programa honen hiru edizio egingo dira gurean. 3 (2013), 2 (2014) 1 (2015) programan bilduko diren proposamen artistikoak performancea, dantza eta antzerki garaikidea berraztertzen dituen ikuskerari lotuta daude. Hiru diziplina horiek elkarri lotuta daude, beste arte batzuekin ere badute zerikusia, eta modu desberdinean proposatzen dituzte gaiak, kontzeptuak eta sinergiak.
Maiatzaren 18tik 31ra bitartean, AlhóndigaBilbao proposamen artistiko horien eragileen topagunea izango da. Begirada desberdinak dituzten eta jatorri desberdinekoak diren sortzaile horiek, gune berean kokatuta, hainbat ikuspegi eta berrazterketa azalduko dituzte eguneroko kontzeptuei buruz, begirada artean jarrita, zuzeneko artean, soilik unean bertan ikus daitekeen eta ikusleentzat esperientzia bilakatzen den zerbaitetan. - Deskribapena:
- Nazioarteko Topaketa honek 13 kreazio ezberdinak aurkeztuko ditu. Maiatzaren 18an zabalduko da ikuskizun batean, programazio gehiena 22tik 26ra izango da, eta topaketa 31an amaituko da. Hauek dira Topaketan izango diren sortzaileak:
- Guillem Mont de Palol eta Jorge Dutor. Eta zergatik John Cage?. Euskadin estreinatzen duten performancea proposatzen digute. Bertan, estruktura bezala funtzionatzen duen diskurtsoak esanahia eta adierazlearen arteko hesiak apurtzen ditu beste mundu batean murgiltzeko. Gutxi ikertu den mundu batean, alegia. 3, 2, 1 Topaketa zabalduko duen ikuskizuna izango da hau.
- Plastique Fantastique. Medusa. Hiri-inguruneek aurkezten dituzten interpretazio-aukera desberdinak ikertzen ditu, ikuspegi desberdinak aurkezten. Medusa, arkitetura iragankorreko pieza, instalatuko dute. Bertan performance-interbentzioak antolatuko dira eta bibliografia desberdinak kontsultatzeko aukera emango da. Medusa espazio baten barruan dagoen espazio bat da, “gauzak gertatzen diren” espazio bat da.
- Sonia Gómez. Konposizio animatua. Gorputzan eremu arkitektonikoaren menpean jartzen da. Gorputzaren mugimendua eremutik bisita gidatu bat proposatzen dio ikusleari, honek espazioan egingo diren esku-hartzeak jarraitu dezan.
- Idoia Zabaleta y su Per Fora-rekinbrikolajeko ekintza eszenikoa proposatzen du, baina hirukoiztuta: Irudi bat proiektatzeko erabiltzen den homa zulatzea; Horma batean proiektatzen den irudia zulatzea; Horma bat zulatzea. Irudi bat zulatzea.
- Idoia Zabaletak ikusleari gonbita egiten dio Robert Walserrek 1917an idatzitako Paseoa eleberria ozen dantzatutako irakurketaz goza dezan. Etengabeko fluxua, ezin gelditua. Errekasto bateko uharrien moduan, irakurriz eta dantzatuz, ia aldi berean. Lanaren estreinaldia izango da
- Jan Fabre (Amberes, Bélgica). Preparatio Mortis. Heriotzaren ideiak gure gizartean eragiten duen beldur zaharkituarekin alderatzen gaitu. Bizitzak esanahi berri bat hartzen duen begirada bat proposatzen digu. Euskadi mailako estreinaldia izango da.
- Andrés Beladiez y Karla Kracht. Zoomwooz. Live Cinema-ren tekniken bitartez, gizartea deitzen dugu talde sistemikoan gizabanakoaren jarrera eta garrantziari buruz hitz egiten digute. Botereen jolasa baimentzen duten oroitzapenez, ametsez, frustrazioez eta ahuleziez arituko dira. Perun eta Hego-Korean ekoiztutako lan bat da.
- Álvaro Barriuso y Ainara LeGardon. Archipiel. Olerkatitza fonetiko eta bisualen ikerkuntzan eta konposizio estrategian oinarritzen dute bere lana. Zalantzazko etorkizuna daukan soinudon bidaia izango da. Archipiel-en estreinaldia izango da Euskadi mailan.
- Massimo Furlan (Suiza). Fortuna. Ikuslearentzako esperientzia bakarra proposatzen du. Oroimenak, espazioak, orientazioak eta zoriak aparteko garrantzia hartzen dute, parte hartzaile bakoitzari bidaia ezberdin bat egiten laguntzen. Hamar minuturo ikusle talde bat sartzen da espazioan eta esperientzia eszeniko bat bizitzen du bertan. Estatu mailako estreinua da.
- L’Alakran. Psicodrama 4 / El Cromlech. Tailer psikodramatiko honetan, partahartzaileak misterio bat argitu behar izango du artistaren laguntzarekin. Partehartzailea ekintzan bertan inplikatzen da, artistarekin batera parte hartzen. AlhóndigaBibao-rako sortu da banakako tailer hau.
- Daria Deflorian y Antonio Tagliarini. Reality. Erabili dute William Burroughs-ek “ahula eta hauskorra, aukera guztiak bezala” esaldiarekin deskribatu zuen errealitatea aurkezteko. Espanian eta Italian ekoiztutako proiektu sakon eta ironiko hau lehengo aldiz ikusi ahal izango da Estatuan.
- Pablo Esbert. Eject. Bertan hiru gorputz elkarreragiten dute eta mugimendua eta musika iragazten dira bideo sistemaren bidez, ikusentzuleen pertzepzioa kolokan jartzeko asmoz.
- Naoko Tanaka. Die Scheinwerferin (The shine thrower). Itxura eta errealitateari buruz hausnartzen du, dimentsio berriak azaltzen dituen argi eta itzalez osatutako mundu batean. Estatu mailako estreinua. Objektu eta itzalezko ikuskizun bat egongo da.
- Bildumetan agertzen da:
- Forma artistiko berriak
Dokumentazioa: