Thumbnail
Titulua: 
Mugimenduaren lilura
Programa: 
PlayTime Laborategia
Data: 
2018-10-16 / 2018-12-13
Artista(k): 
Andrés, Olatz de
Komisarioa(k): 
Revuelta, Mabi (1967- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Tailerra
Etiketak: 
Artea - Ikaskuntza
Arte garaikidea
Kultura garaikidea
Laburpena: 
Laboratorio PlayTime da Azkuna Zentroak arte eta kultura garaikidea jakintza eta
eraldaketa lortzeko esparrutzat hartzen dituen bitartekaritzako programa, Mabi Revuelta artistak asmatua eta koordinatua.

Kasu honetan, Olatz de Andres koreografoak Mugimenduaren lilura izeneko bere lantegian, denbora eta espazioa fotograma batean aldi berean nola irudikatu daitekeen ikertzen du.

Deskribapena: 
XIX. mendearen bukaeratik, denbora eta espazioa fotograma batean aldi berean irudikatzeko modua bilatu da. Fotografiarekin egindako hasierako esperimentuak abiaburutzat hartuta, hainbat gailu asmatu ziren, hala nola, zootropoa, praxinoskopioa, zoopraxinoskopioa, kintoskopioa… Ikusleen lilura piztu zuten oro har, eta zinemaren hasiera ekarri zuten.

Zineman, mugimendua sortzeko, argazki finkoen segida behar da, abiadura jakin batean jarrita. Irudi finko horiek sortzen digute mugimenduaren lilura.

Laborategi honetan erreferentzia fotografikoak eta filmikoak hartuko ditugu inspiraziotzat, mugimenduen zenbait ibilbide sortzeko eta liparretan banatzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere gorputzarekin bizi ditzan. Ekintza horien erregistroa landuko dugu, artisautzakoaren eta digitalaren arteko film txikiak eraikitzeko.

Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Arte biziak