Thumbnail
Titulua: 
Fotografía sin cámara / uno mismo como instrumento de trabajo
Programa: 
PlayTime Laborategia
Data: 
2018-03-06 / 2018-05-17
Artista(k): 
Crespo, June (1982- )
Komisarioa(k): 
Revuelta, Mabi (1967- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Tailerra
Etiketak: 
Artea - Ikaskuntza
Arte garaikidea
Kultura garaikidea
Argazkilaritza
Laburpena: 
Laboratorio PlayTime da Azkuna Zentroak arte eta kultura garaikidea jakintza eta
eraldaketa lortzeko esparrutzat hartzen dituen bitartekaritzako programa, Mabi Revuelta artistak asmatua eta koordinatua.

Kasu honetan, June Crespo artistak proposatzen digu gure gorputzari eta iradokitzaile egiten zaigun objekturen bati fotokopia egitea, eta horrela lortutako irudietatik abiatuta lan egitea.

Deskribapena: 
Geure gorputzari eta iradokitzaile egiten zaigun objekturen bati fotokopia egin, eta irudi horietatik abiatuta egingo dugu lan.

Geure burua erretratatzeko, gorputz-aztarnen kartografia bat egin dezakegu, eta objektuak, testuak eta ehunak erabili geure burua irudikatzeko. Harraldiak egingo ditugu, gure begitartea edo gorputz-atalak fotokopiagailuaren edo eskanerraren kristalezko azalarekin kontaktu zuzenean jarrita.

Informazioa ere gaineratu ahal dugu, edo zati batzuk estali, objektu lauekin, geure arropekin edo bestelako materialekin.

Fotokopiagailuaren funtzioei esker, eskala eta argiarekin jolastu ahal dugu, errepikatu eta gainjarri, fotokopiatua fotokopiatu... eta, gainera, itxuragabetzeak sortu edo irudia mugimenduan jarri nahi badugu, keinuak, bihurkadak edo joan-etorriak egin ahal ditugu, fotokopiaren edo eskaneatze bakoitzaren hartze-denboran erregistratuko baitira.

Bildumetan agertzen da:
Bitartekaritza - Arte bisualak