Ohiko galderak

faqs

 

Zer da?

ArtxiboAZ Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren biltegi digitala da, DSpace kode irekiko softwarearekin garatua, Dublin Core Cualificado metadatuen ereduari jarraituz. Argitaratutako informazio guztia sarrera ireki eta doakokoa da, eta Internet bidez eskura daiteke edozein tokitatik.

 

Zer aurkituko dut?

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon egindako jarduerek sortutako eduki digitalek osatzen dute ArtxiboAZ. Testu-dokumentuak ikusi eta deskarga daitezke, hala nola kartelak, areto-orriak, liburuxkak, aldizkarien orriak, prentsa-dosierrak… eta ikus-entzunezko dokumentuak, esaterako, argazkiak, audio-gidak, podcast-ak, bideoak…

Gainera, edukiak aberasteko, ArtxiboAZ Mediatekaren katalogoarekin lotuta dago, hor baitago gomendatutako bibliografia, maileguan hartzeko eta Zentroko gune horretan kontsultatzeko.

Halaber, biltegiari balio erantsia emateko, Artxiboak Zentroarekin lotutako artisten eta kultura-eragileen profilen datu-basean lan egiten du.

ArtxiboAZ proiektu irekia da, eta, beraz, beste eduki interesgarri batzuk ere izango ditu, gaur egungo arte-praktikei buruzko jakintza zabaltzeko eta gordetzeko.

 

Nola antolatzen da?  

2019-2023 Programa Proiektuaren” planteamendu estrategikoak kultura-programazioa bihurtzen du zentroaren ardatz nagusi.

Premisa horrek Artxiboaren egituraren oinarriak jartzen ditu, eta Zentroko sei programazio-ildoen arabera antolatzen du: Arte garaikidea; Zuzeneko arteak; Zinema eta ikus-entzunezkoak; Gizartea; Kultura digitalak eta literatura. Horiez gain, Hezkuntza-programa eta Egonaldi artistikoak daude, zeharkako programazio gisa, eta Hedabideak eta argitalpenak ere bai, Azkuna Zentroak egindako argitalpenekin eta prentsa-txostenekin lotutako edukiak biltzeko.

Horien barruan, hainbat bilduma daude, eta horietan sartzen dira itemak; zentroan egindako proposamen artistikoen katalogazioaren azken emaitza, horri erantsitako dokumentazioa, gomendatutako bibliografia eta lotutako itemak.

 

Nola funtzionatzen du?

Erabiltzailea honela sar daiteke Artxiboaren informaziora eta edukietara:

  • Aurkikuntza-prozesu baten bidez; eskuragarri dauden azpikomunitateen, bildumen eta itemen artean nabigatuz, eta ezkerraldeko iragazkiez baliatuz.
  • Bilaketa-prozesu sinplea edo aurreratua eginez. Bilaketa sinplea egiteko, nahikoa da nahi den terminoa bilaketa-laukitxoan sartzea eta luparen ikonoan klik egitea edo “Enter” teklari sakatzea. Bilaketa konplexuagoak eta zehatzagoak egiteko (bilaketa aurreratua), luparen ikonoari sakatu, eta eskura jarritako iragazkiak eta bilaketa-aukerak erabili behar dira, goitik beherako zerrenda hautagarrien eta kutxatilen bidez, nahi diren terminoak txertatzeko.

Erregistro guztiak ikus daitezke, Dublin Core formatuan, dc  ikonoaren bidez.

Artisten profiletara sartzeko, artista bakoitzaren izenaren ondoan ageri den dc ikonotik eta ezkerraldean dagoen datu-baserako zuzeneko sarbidetik jo daiteke. dc