Logo
Sarasola, Beñat (1984- )
(Donostia, 1984) idazlea eta ikertzailea da. Literatura Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea Bartzelonako Unibertsitatetik; gaur egun irakaslea eta ikertzailea da UPV/EHUn. Argitalpenen artean, "Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi" (Labayru, 2015) nabarmentzen da, Santiago Onaindia bekari esker egina. Idazle gisa, bi poema-liburu ditu argitaraturik, "Kaxa huts bat" (Susa, 2007) eta "Alea" (Susa, 2009), eta eleberri bat ere bai, "Deklaratzekorik ez" (Susa, 2019). Editore-lanetan, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduma zuzendu du, munduko poesia garaikide modernorik onena euskarara itzultzen duena. 
MEDIATEKAN: Bibliografia
ArtxiboAZan