Lothar Baumgartenen egitasmoek mendebaldeko irudikapen-egituren oinarrian dagoen logika aztertzen dute etengabe (norbera/bestea, ikuslea/ikusia eta natura/kultura), haren eraginpeko diskurtso- eta testuinguru-esparruak lantzeko. 1960ko hamarkadaren bukaeran, Kunstakademie Düsseldorf eskolan ikasten zuen bitartean, Claude Lévi-Straussen lana aztertzen hasi zen, natura/kultura binomioa, batez ere. 1984an Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako 41. Bienalean América Señores Naturales lanarekin, eta 1996an, berriz, Hamburg Lichtwark Saria. Azken aldian, naturaren eta kulturaren arteko “elkarrizketa dramatiko” izendatzen duena aztertzen jarraitu du Barmgartenek Autofocus Retina (MACBA, 2008) eta Seven Sounds, Seven Circles (Kunsthaus Bregenz, 2009) lanekin.