Soziologian eta Ekonomia Feministan trebatua (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan) eta Genero, Emakume eta Herritartasun Ikasketetako masterduna (Bartzelonako Unibertsitatean).
Erredaktorea, gidoilaria, erreportaria eta editorea izan da, eta giza eskubideekin lotutako hainbat GKEtan lan egin du. Emakumeek idatzitako lanak argitaratzera bideratutako #EnjambreLiterario proiektuaren sortzailea izan zen. Bere lehen eleberriak, “Casas vacías” (Sexto Piso, 2019) izenekoak, XLII Tigre Juan Saria irabazi zuen eta hamar hizkuntzatara itzulita dago. “Ceniza en la boca” (Sexto Piso, 2022) izeneko azken lanean, desberdintasuna, xenofobia, deserrotzea eta antzeko gaiak jorratzen ditu, eta hamar hizkuntzatara itzultzen ari dira. 2022ko libururik onenaren Cálamo saria, Madrilgo Liburu-denden Elkartearen urteko libururik onenaren saria eta Espainiako Liburu-saltzaile Independenteen Konfederazioaren Todos tus libros Saria jaso ditu. Gainera, 2023ko Vargas Llosa Bienalaren Sarirako liburu finalistetako bat izan da. Orain, hirugarren eleberria prestatzen ari da.