Logo
Mendoza Muro, Mª Salas
Mª Salas Mendoza Muro Nomad Gardenen sortzailea eta ETSASeko arkitektoa da. Hirigintzan eta paisaian espezializatu zen Parisen, eta hiri-ekologian Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentzian. Hiria eta Arkitektura Jasangarria masterra du (USn), eta Iraunkortasunaren Hiri Adierazleei buruzko ikerketa bat egin zuen.
Nomad Gardenen, gailentzen ari diren sistema gisa ikusten dituzte hiri-paisaiak, beren elementuen eragin-truketik abiatuta egokitzeko gaitasunez. Haien ustez, hirietan interakzio iraunkorragoak egin daitezke, eta, berez, hala gertatzen ari da. Gustuko dute proiektuak aukera gisa hartzea, ezkutuko ahalmen horiek aurkitzeko, eta, orobat, joerarik sortzaileenak eta erresilienteenak finkatzeko modua emango duten ekintzak eta gailuak diseinatzeko.
ArtxiboAZan