Logo
Vázquez, Iker (1977- )
Artista, ikertzailea, diseinatzailea, programatzailea eta knowmad-a; batez ere, iragana eta oraina bilaketaren eta bildumaren bidez lotzen dituzten proiektuetan lan egiten duen sortzailea da, analogikoa eta digitala konbinatzen dituzten prozesuak eta gailuak garatuz eta bertakotik globaltasunaz hitz eginez. Haren lanek eta proiektuek artea zalantzan jartzeko eta esperimentatzeko tresna gisa duen kontzepzioan dute sorburu. Diziplinen irudimenezko mapa batean, bere prozesuek diziplinen arteko muga diren lerro sinbolikoen gainean kokatzen dute, bere lanak egituratzen dituzten gaiak eta kontzeptuak -batez ere egungo denbora eta espazioa- lantzeko mugak urtuz eta zabalduz. Azken urteetan, espazio publikoko instalazio iragankorrak izan ditu ardatz, eta hainbat teknikaz eta metodologia esperimentalez baliatu da: pintura fotoluminiszentea erabiliz, hiri-jokoak sortuz, publizitate-elementuen ohiko erabilerak aldatuz eta tokiko eragileekiko loturak bilatuz, parte-hartzean funtsatutako proiektuak garatzeko.
Estekak
Iker Vázquez webgunea
ArtxiboAZan