Santos Bregañak, azken urteotan, batera uztartu ditu Atelier Laia -fábrica de perplejidades-eko diseinatzaile eta arte-zuzendari gisa duen lanbidea, lan artistikoa, eta Iruñeko eta Donostiako arkitektura-eskoletako eta Bilboko Arte Ederren Fakultateko irakaskuntza-lana.
2002an, kultura gastronomikoa ezagutarazten duen TABULA argitaletxea zuzendu zuen. 2008an, Art Director Club NY-ek emandako Sphere saria jaso zuen, Mugaritz jatetxearentzat hasieratik egin zuen lanagatik. 2016an, “Time Machine Soup” sortu eta zuzendu zuen, Donostia Europako Kulturaren Hiriburua zen garaian. Azken urteotan, arte eta diseinuko zuzendaritza-lanak egin ditu Mirazur jatetxerako, zeina munduko jatetxerik onena den 50Best zerrendaren arabera.
Haren lanak banaka eta taldeka erakutsi ditu Dublin, Paris, New York, Milan, Atenas, Berlin, Helsinki, Mosku, Tokio, Miami, Washington, Seul, Toronto, Mexiko Hiria, Madril, Sao Paulo, Lisboa, Manila eta beste hiri batzuetan. Haren sorkuntzarik garrantzitsuenetako batzuk Bartzelonako Disseny museoak erosi ditu.