Nico Jongen eta Laura Viñals dira 2015ean sortu eta Bartzelonan finkatutako Ça marche arte eszenikoen konpainiaren gunea.
AZko egonaldia proposatzen dute praktika artistikoaren eta ekoizpenaren esparruan metodologiak, ikuspegiak eta gogoetak partekatzeko, hala zentroko taldeekin, nola hiriko sare soziokulturalarekin. Elkarren arteko ideien eta esperientzien trukea, bide partekatu bat elkarrekin eraiki ahal izateko.
Azkuna Zentroko artista AZkide gisa, “Trabajos forzados” proiektu eszenikoa eta “Incedis” (Suteak) egonaldi teknikoa lantzen ari dira.
Urbegik Ça Marche kolektiboa babesten du, Azkuna Zentroko artista elkartu AZ-kide gisa, balio-aliantzak sortuz garapen sozialerako egiten duen apustuaren barruan