Narrazio grafikoan eta marrazketan oinarritutako bere praktika artistikoan komikigintzaren mugekin esperimentatzen du, arte garaikidearen lengoaietako bat dela uste baitu. Poesiaz betetako begi kritiko batez, bere esperientziak gai sozial, politiko eta emozionalei buruzko informazioa emateko erabiltzen ditu. Bere prestakuntza eta lana esparru instituzional batean zein kontrakulturarekin, diseinu grafikoarekin edo fanzineekin lotutako jaialdietan garatzen da. Hainbat proiektu kolektibotan parte hartu du, hala nola PUMPK autoedizioko jaialdian (Iruña) edo Nenazas kolektibo feministan. Iruñeko La Milagrosa auzoan dagoen La Zurda kultur elkartearen sortzaileetako bat eta kide aktiboa da. Epaimahaiak bere aurretiko obraren aniztasuna eta trinkotasuna baloratu ditu. Bere aurreko proiektuek ikerketa prozesu baten, egiten jakite baten eta komikigintzaren ingurunearen inguruko eztabaida emankor baten testigantza ematen dute. Mundura, kulturetara eta egungo gizartearen erronketara irekitzea ere oso garrantzitsutzat jo dira proposamenetan. Egoitza mundu frankofonoan bere sarea garatzeko aukera bat izango da.