Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Bahía, 1984) Arte Ederretako Fakultatean (EHU-UPV) lizentziatu zen 2007an eta gaur egun Okela elkarteko partaide da. Banakako zein binakako zenbait erakusketetan hartu du parte: Halfhouse (Bartzelona, 2019), Carreras Múgica (Bilbo, 2016), Montehermoso (Vitoria-Gasteiz, 2011), Taca (Palma de Mallorca, 2019), Gio Bat (Bilbo, 2015) eta Abisal Espazioan (Bilbao, 2009). Baita taldekoetan ere: Reencuentros (Logroño, 2020), Swamp Horses (Espinavessa, 2019), Bi Dos Two, (Azkuna Zentroa, Bilbo 2017) eta Gipuzkoako Artista Berrien Programa (Koldo Mitxelena, Donostia, 2013). Zenbait sari irabazi ditu: Gure Artea Saria (2019), Ertibil-Bizkaia (2017) eta Gipuzkoako Artista Berrien Programa (2013). Egoile gisa egon da Tabakalera (Donostia), Halfhouse (Bartzelona), Bilbaoarte Fundazioan, consonnin (Bilbo) eta Pacific Film Archieven (Berkeley,CA). Erakusketa diseinuan ere aritu da Black is Beltza, Tirabirak eta Archiveras del Humo proiektuetan eta 2015ean Superbia: Ulrike Ottingerren 8 film ko-zuzendu zuen. Zenbait arte eta orohar kultura jaialdietan hartu du parte. Horietatik batzuk aipatzearren, La Cosa en Casa, Feministaldia, T festa edo Iturfest lirateke.