Gaspar Maza Geografian eta Historian lizentziaduna da, Gizarte Hezkuntzan graduondokoa du eta Gizarte Antropologian doktorea da. Idensitat-eko kidea da, sorkuntzako prozesuen bidez lurraldeari espazio-, denbora- eta gizarte-dimentsioetan eragiteko moduak esperimentatzen dituen arte-proiektukoa. Idensitat-en barruan, proiektu espezifikoen zuzendarikidea da: iD Sport eta Espacios Zombi.
Idensitat hainbat espazio eta testuingurutan hedatzen diren beste proiektu, ekintza eta esku-hartze batzuk barne hartzen dituen sistema gisa egituratzen da. Estrategien multzo bat bultzatzen du, ikerketa, ekoizpena, kudeaketa, hezkuntza eta komunikazioa uztartzen dituzten jarduerak gauzatzeko. Sistema hori, aldi berean, lankidetzako dinamiketan oinarritzen da, praktika artistiko garaikidea beste diziplina batzuekin erlazionatzeko, espazio sozialeko zenbait eremurekin konekta daitezkeen mekanismoak garatuz.