Vienan ikasi zuen, Austrian, eta 1980tik Bartzelonan bizi da, literatura-itzulpengintzan eta idazketan jardunez.
Itzultzaile-lanetan Austriako eta Hungariako autoreen lanetan oinarritu da batez ere, hala nola Stefan Zweig, Karl Kraus, Arthur Schnitzler, Imre Kertész eta László Krasznahorkai egileen lanean. Goethe, Franz Kafka eta Rainer Maria Rilke klasikoak ere itzuli ditu. Gainera, saiakerako eta fikzioko liburuen egilea da: Guerra y lenguaje (2008), Karl Kraus en los últimos días de la humanidad (2015), El vuelo de Europa (2016), Las leyes de la extranjería (2019). Ángel Crespo Itzulpen Saria (2004), Espainiako Kultura Ministerioaren Itzulpengintza Sari Nazionala (2010), Austriako Literatura Itzulpengintzako Estatu Saria (2010), Hungariako ‘Balassi’ Itzulpen Sari Nagusia (2017) eta Straelen Itzulpen Saria (2022) jaso ditu. Alemaniako Hizkuntza eta Literaturako Akademiako kidea da.