Helena Reckittek komisario eta
kritikari gisa egiten du lan Londresen
(Erresuma Batua), eta Komisariotzako
irakaslea da Goldsmithsen, Londresko
Unibertsitatean. Lehenago, 2006-2010 artean, programen komisario gisa aritu zen
Torontoko Power Plant delakoan; gainera,
komisariotza eta programazio postuetan
egon da Atlantako Arte Garaikidearen
Zentroan (GA) eta Londresko Arte Garaikideen Institutuan. 80ko hamarkadaren
amaieran, ikerketa zinematografikoak eta
performanceak argitaratzeaz arduratzen
zen editore bazkidea izan zen, Londresko
Routledgen. Reckitt komisarioa eta komisariokidea izan da Yael Bartana, Keren Cytter,
Harrell Fletcher, Joachim Koester, Hew
Locke, Ryan Trecartin, Paul Shambroom eta
Carey Youngen lanei buruzko bakarkako
erakusketetan. Bere taldekako erakusketetan hainbat gai aztertu dira: espezieen
arteko harremanak (‘Adaptation’ (Moldaketa), 2010), memoria eta birsorkuntza (‘Not
Quite How I Remember It’ (Ez da gogoratzen dudan modukoa), 2008), eta portaera korporatibo eta akademikoa (‘What
Business Are You In?’ (Zertan aritzen zara?),
2005). Reckitt Journal for Curatorial Studies
delakoaren batzorde editorialeko kidea
da. Peggy Phelanen sarrera duen Art and
Feminism (Phaidon Press, 2001) kontsultaliburuaren editorea da; hain zuzen ere,
liburu hori frantsesera, japonierara eta
gaztelaniara itzuli da, modu laburtuan