- Fiadeiro, João (1965- )
- João Fiadeiro 80ko hamarkadaren amaieran agertu zen koreografo belaunaldi baten kidea da, eta mugimendu “pos-moderno” amerikarraren eta Frantziako zein Belgikako Nouvelle Danse mugimenduen ibilbideari jarraiki, Portugaleko Dantza Berria sortu zuen.
1990ean RE.AL konpainia sortu zuen, eta bere ikuskizunak munduko hainbat herrialdetan egin ditu. 1995 eta 2003 urteen artean Artistas Unidos elkartearekin kolaboratu zuen, “aktoreen mugimendua’ alorreko arduradun gisa, non Samuel Beckett, Sarah Kane edo Jon Fosse bezalako dramagileekin lan egin ahal izan zuen. 2011 eta 2014 urteen artean, AND_Lab ikerketa zentroa gidatu zuen Fernanda Eugeniorekin batera, Lisboan.
Sei urteko ‘etenaldia’ egin zuen, CTRren sistematizazio-prozesua lantzeko, eta topaguneak bilatzeko neurozientzia edota sistema konplexuen zientzietako eremuetan. Fiadeiro orientatzaile lanetan dihardu eskoletako eta unibertsitateetako tailerretan, estatuan zein nazioartean.
Informazio-iturri: www.tabakalera.eus
- ArtxiboAZan