Grimanesa Amorós (Lima, Peru) New Yorken bizi eta lan egiten du. Diziplinarteko artista honen interesek historia soziala, ikerketa zientifikoa eta teoria kritikoa hartzen dituzte barne.
Teknologiarekiko harreman zuzena da Amorósen praktikaren bereizgarrietako bat. Eskultura, bideoa eta argiztapena erabiltzen ditu, identitate pertsonalaren eta komunitatearen nozioa argitzen duten obrak sortzeko. Bere lanak sari eta beka ugari jaso ditu nazioartean, besteak beste, X Tumi USA Award (Miami, FL) saria eta Art Omi (Columbia County, NY).