Emma Charles (Erresuma Batua) Londresen bizi den artista da. Argazkilaritzaren
bitartez eta planteamendu esperimentalak soinuari eta mugimenduko irudiei
aplikatuz, bere lanak dokumentalaren eta fikzioaren arteko muga gainditzen
du sarritan. Formatu analogiko nahiz digitalean egiten du lan, gehienetan
lanaren ikuspegi fisiko eta materiala prozesu estetikoan inplizitu bihurtzen
duen objektua bitarteko duela. Bere gaur egungo ikerketa-eremuek arkitektura,
kultura digitalak, ekonomia eta denborazkotasuna hartzen dituzte. Charlesek
Argazkigintzako masterra egin zuen Royal College of Arts unibertsitatean eta
hainbat tokitan erakutsi eta proiektatu ditu bere lanak: Jerwood Visual Arts,
Londres; Serpentine Galleries, Londres; ZKM, Karlsruhe; HKW, Berlín; Jeu de
Paume, París eta LUX & ICA, Londres. Arts Council Englandek 2015ean, 2017an
eta 2018an saritu zuen, eta baita Elephant Trustek eta ZKMko batzordeak ere,
eta bere lana Bruno Latourrek (MIT Press) editatutako “Reset Modernity!”-n
argitaratu da.