Logo
Sellés, Alicia (1977- )
Liburuzaina da, eta sektore pribatuan garatzen du bere karrera profesionala, aholkulari gisa informazio- eta dokumentazio-zerbitzuen estrategian eta ezarpenean. Zeregin horiek irakaskuntzarekin bateratzen ditu, informazioaren kudeaketarekin eta liburutegiekin lotutako ikastaro espezializatuetan, graduetan eta masterretan. “Liburutegiak eta 2030 Agenda” lantaldea koordinatzen du, eta “Liburutegien Lankidetzarako” Kontseiluaren (Kultura eta Kirol Ministerioaren) “Liburutegi-laborategiak” taldeko kidea da. Espainiako Garapen Jasangarriko Kontseiluko eta Espainiako Liburutegi Nazionaleko Errege Patronatuko kidea da. EBLIDAko (European Bureau of Library, Information and Documentation Associations) batzorde exekutiboko kidea, eta IFLAko (International Federation of Library Associations and Institutions) Europako Dibisioko kidea da.
ArtxiboAZan