Logo
Rozas, Ixiar (1972- )
Ixiar Rozas Elizalde (Lasarte-Oria, 1972) idazlea, antzerkigilea eta ikertzailea da. Narrazioa, poesia, antzerkirako testuak eta testu kritikoak argitaratu ditu hainbat herrialdetan eta hizkuntzatan.

Haren obran, Negutegia (Pamiela, 2006) eta Beltzuria (Pamiela, 2014) lanak gailentzen dira.

Modu praktikoan eta teorikoan lantzen du ahotsaren, gorputzaren eta lengoaiaren materialitatearen arteko espazioa, eta eszena- eta soinu-lan batzuk eman ditu argitara. Arte Ederretan doktorea (UPV/EHU), heziketa artistikoko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) eta Azala espazioko kidea da.

Estekak
Euskal Idazleen Elkartea-n profila
Auñamendi-n profila
ArtxiboAZan