Cabello/Carceller, Helena Cabellok (Paris, 1963) eta Ana Cercellerek osatutako artista taldea, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hasi ziren elkarlanean, praktika bisualetan generoa eraikitzeko modu hegemonikoez galdekatzeko asmoz, eta queer jarreretatik alternatiba kritikoak proposatuz. Beren proiektu artistikoak uztartzen dituzte ikerketarekin, idazketarekin, komisariotzarekin eta irakaskuntzarekin.
2015ean beren lana aukeratu zuten Veneziako 56. Bienaleko Espainiako Pabiloirako. Bakarkako erakusketetan erakutsi dute lana, besteak beste, MUACen (Mexiko Hiria, 2019), Madrilgo CA2Men (2017), Vigoko MARCOn eta Valentziako IVAMen (2016), eta Danimarkako, Filadelfiako, Madrilgo eta Buenos Airesko arte-zentroetan. Beren proiektuak erakusketa kolektiboetan ere erakutsi dira: Parisko Pompidou Zentroan (2017), Bartzelonako MACBAn (2020), Tranzit- en (Bratislava, 2018), Museo da Electricidade-n (Lisboa, 2015), MNCARS- en (Madril, 2013), Casino Luxembourg-en eta New Yorkeko Brooklyn Museum-en (2007). re.act feminism. A performing archive artxiboaren parte dira, eta Art and Queer Culture (Phaidon Press) eta Jack Halberstam-en The Queer Art of Failure (Duke University Press) argitalpenetan agertzen dira, besteak beste, baita egile beraren Female Masculinity liburuaren gaztelaniazko bertsioaren hitzaurrean ere.