Logo
Abboud, Stéphane (1976- )
Stephane Abboud (Abidjan, Boli Kosta, 1976). Artista, bideogilea, ekoizlea eta bj-a (Vj Le Projectionniste) da. Euskarri zinematografikoa eta eskultura landu ditu instalazioetan, irudi bideo-grafikoa hainbat espaziotan eta praktikatan buru-belarri gauzatzen hasi aurretik (erakusketa, instalazio, sormenezko dokumental, dantza eta era askotako agertoki musikaletan). Aldi berean, arlo sozialean parte hartzeko ikus-entzunezko proposamenak diseinatzen ditu, koreografoekin eta musikariekin lankidetzan aritzen da, eta bj-rik nabarmenetako bat da nazioarteko eszenaren barruan. Haren iritziz, irudia narratibarako bitarteko elementu ahaltsua da, ikus-entzunezko ekonomiaren eredu klasikoetatik harago doana.
ArtxiboAZan