Euskal Filologian lizentziatua, Literatura unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan. Irakurketaren pedagogia aztertu du eta irakurketa bultzatzeko praktikari buruzko gogoeta egin du.
Hitzaldiak eta formakuntza jarduerak eman ditu Eskualdeetako Berritzeguneetan eta zenbait ikastetxetan eta UPV-EHUko udako ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioen bidezko irakurketaren sustapenaz. Hainbat liburu itzuli ditu euskarara eta artikulu akademikoak ere idatzi ditu. Argitaratutako liburuen artean aipa daitezke: Euskal literaturaren historia (2003), Esquemas de euskera (2001) eta Lauaxeta. Oihartzunak (2008), Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poetaren antologia. Irakurketa-idazketa proiektu baten ondorioz, Mungia BHI institutuko ikasleekin batera AITITA-amamen guda zibila (2019) argitaratu zuen. Bestalde, 2022an “Norberak maite duena” saiolana atera zuen, 2023an saiakera arloko Euskadi Literatura Saria irabazi zuena eta laster gaztelaniaz Consonni argitaletxeak argitaratuko duena.